Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela argitaletxeak Mikro-ipuin lehiaketa antolatu dute laugarrenez. Nafarroako ikastetxeetan Lehen Hezkuntza edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza euskaraz ikasten duten ikasleei zuzenduta dago sariketa. Ehun hitz baino gutxiago dituzten ipuinak idatzi behar izan dituzte. Orain, azken bi edizioetako lanik onenak Mikro-ipuinak liburuan bildu ditu Pamielak.