Aurizberriko (Nafarroa Garaia) Urrobi industrialean 'Mikel Zabaltza Gogoan' herri ekimenak deiturik, Orbaizetako gazte Guardia Zibilak atxilotu ostean desagertu eta torturaz hilaren omenezko festa egion zen igandean.
Aurizberrin bildutako diruz lagundu nahi dute Zabaltzaren desagerketa eta heriotza kontatuko dituen Galdutako objetuak filma, 2016ko irailean kaleratuko dena. Ahotsa.info-k bideo labur honetan bildu du Aurizberriko jaialdia:
Irrintziz hasi zen festan parte hartu zuten inguruko herrietako gaitero, joaldun, erraldoi eta txistulariek, Floren Nazabal eta Iñaki Azurmendi aizkolariek eta Josetxo Ubai bertsolariak. 250 bazkaltiar bildu zituen otorduaren ostean Peio Zabalza, Gerard Ihidoi y Erramun Martikorenak kantatu zuten eta ilunabarrean Altxatu eta Xaiko rock taldeek.
Filmaren bultzatzaileetako batek, Miguel Angel Lamas Pituk, bertaratutakoei eta bereziki Zabaltzaren familiari eskertu zien proiektuari erakutsitako atxikimendua, adieraziz Mikel Zabaltzaren memoria biziarazteaz gain torturaren izugarrikeria betirako ixten lagundu nahi dutela. Ahotsak, Eguzki Bideoak-ek eta Filmotek ekoiztetxeak sustatutako proiektua burutzeko 60.000 euro bildu behar dituzte. Laguntza eman nahi dutenek honako kontu korrontean dirua sartuz egin dezakete: Laboral Kutxa, 3035 0356 57 3560007399 Mintza Komunikazio Elkartea.