Mikel Zabaltza omendu dute Aurizberrin berari buruzko filma laguntzeko ekitaldiarekin

  • Aurizberriko (Nafarroa Garaia) Urrobi industrialean 'Mikel Zabaltza Gogoan' herri ekimenak deiturik, Orbaizetako gazte Guardia Zibilak atxilotu ostean desagertu eta torturaz hilaren omenezko festa egion zen igandean.


2015eko abuztuaren 03an - 10:52
Aizkolariak lanean Mikel Zabaltzaren omenezko eta 'Objektu galduak' filma finantzatzeko ekitaldian. (Argazkia: Ahotsa.info)

Aurizberrin bildutako diruz lagundu nahi dute Zabaltzaren desagerketa eta heriotza kontatuko dituen Galdutako objetuak filma, 2016ko irailean kaleratuko dena. Ahotsa.info-k bideo labur honetan bildu du Aurizberriko jaialdia:

Irrintziz hasi zen festan parte hartu zuten inguruko herrietako gaitero, joaldun, erraldoi eta txistulariek, Floren Nazabal eta Iñaki Azurmendi aizkolariek eta Josetxo Ubai bertsolariak. 250 bazkaltiar bildu zituen otorduaren ostean Peio Zabalza, Gerard Ihidoi y Erramun Martikorenak kantatu zuten eta ilunabarrean Altxatu eta Xaiko rock taldeek.

Filmaren bultzatzaileetako batek, Miguel Angel Lamas Pituk, bertaratutakoei eta bereziki Zabaltzaren familiari eskertu zien proiektuari erakutsitako atxikimendua, adieraziz Mikel Zabaltzaren memoria biziarazteaz gain torturaren izugarrikeria betirako ixten lagundu nahi dutela. Ahotsak, Eguzki Bideoak-ek eta Filmotek ekoiztetxeak sustatutako proiektua burutzeko 60.000 euro bildu behar dituzte. Laguntza eman nahi dutenek honako kontu korrontean dirua sartuz egin dezakete: Laboral Kutxa, 3035 0356 57 3560007399 Mintza Komunikazio Elkartea.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude