Mikel Zabalza atxilotu eta hil zutela 28 urte

  • Urtero bezala omenaldia egin diote Orbaitzetan, duela 28 urte Guardia Zibilen esku hil zen Mikel Zabalza Garateri. Ehundik gora lagun bildu ziren atzo ekimenean senide eta lagunei babesa emateko. Azken horiek “egiaren aitortza” eskatu zuten. 


2013ko azaroaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Izara zuriz estalitako Orbaitzeta elurtuan omendu zuten autobus gidari lanetan aritzen zen gaztea. Txalapartarien eta dantzarien agurraren ostean, Aimar Karrika aritu zen bertsotan eta azkenik, Txelui Morenok hartu zuen hitza.

 

 

Argitu gabeko kasua

1985eko azaroaren 25eko gauerdian atxilotu zuten Donostian Mikel Zabalza orbaizetarra, bere bikotekidearekin, lehengusuarekin eta lagun batekin batera. Bi anaia ere hartu zituzten Orbaitzetan. ETAko kideei mugalari lanetan lagundu izana leporatzen zieten, baina guztiak kargurik gabe askatu zituzten ordu eta egun gutxiren buruan.

Intxaurrondoko kuartelean egon zirenek torturak jasan izana eta Mikelen oihu larriak entzun zituztela salatu zuten. Hala nola, poliziek urduri "oso larri dago, joan egingo da" esaten zuten bitartean, esku-ohe batean etzanda estalitako gorpu bat ikusi zutela baieztatu zuten.

Zantzu guztien arabera, baineran burua sartuta egin zizkioten galdeketetan hil zen Zabalza. Aste batzuk lehenago apendizeko ebakuntza egin zioten eta oraindik ahul zegoen.

Bertsio ofizialaren arabera hiru guardia zibilek tunel batetara eraman zuten bertako zulo bat erakuts zezan. Ihes egitea lortu eta eskuak lotuta zituela bere burua ibaira bota zuen alde egiteko asmoz; eta bertan ito zen. 

Baina Bartzelonako bi egunkarik Intxaurrondoko Guardia Zibilen deia jaso zuten Zabalza torturapean hil zela berri emanez. Egun batzuk geroago, Deia kazetak gauza bera zioen nota bat jaso zuela baeiztatu zuen.

Tentsio eta zalaparta handiko egunak izan ziren Euskal Herrian; jendarteak zalantzan jarri baitzuen agintariek emandako "ihesaren" bertsioa.

Lagun eta senideak, Gurutze Gorriko urpekari talde baten laguntzaz etengabeko bilaketa lanetan ibili ziren. Abenduaren 12an utzi zituzten bilaketa lanak, ibaia behin eta berriz miatu ostean ezer aurkitzen ez zutelako.

Handik hiru egunera, abenduaren 15ean, agertu zen gorpua Bidasoako uretan, Endarlatsa inguruan, haren bila zebiltzanek ia egunero miatua zuten toki berean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude