argia.eus
INPRIMATU
Mikel Markez eta Pako Aristik, eta Ainara Gorostitzuk irabazi dute Tene Mujika saria

2011ko otsailaren 11
Pako Aristi, Ainara Gorostitzu eta Mikel Markez.

Mikel Markezek eta Pako Aristik elkarrekin aurkezturiko Benito, plazer bat izan duk eta Ainara Gorostitzuren EtorkiZUnak dira Tene Mujika sariaren proiektu irabazleak.

Benito Lertxundirekin urtetan egindako bazkari eta bazkalosteko solasetan oinarrituta egin dute proiektua Markez eta Aristik. Gorostitzuk, aldiz, EtorkiZUnak egitasmoarekin immigrazioaren errealitatea etorkinen ikuspegitik kontatu nahi du. Liburuak 2012an kaleratuko ditu Elkar argitaletxeak.