argia.eus
INPRIMATU
Mikel Hernandez Abaitua: “Somatzen da Ramon Saizarbitoriak jendearen zoriontasuna nahi duela”

2008ko martxoaren 3a

"Jende askoren biografian gelditu dira Saizarbitoriaren lanak, eta nirean ere bai. Ezer baino lehen, Ramon gustatu zait oso istorio kontalari ona delako. Gainera beti aurkitzen du forma egokiena esan nahi duena esateko, eta bere aurkikuntza formalak batzuetan genialak iruditzen zaizkit. Horrez gain, gaien sakontasunagatik eta gai sozialekiko sentiberatasunagatik ere oso atsegin dut. Gauza guztien azpian jendearen zoriontasuna nahi duela somatzen da. Bere pertsonaia gaixoek sufritzen dutenean badirudi berak ere sufritzen duela haiengatik. Bere pertsonaiez urrikaltzen dela esango nuke". (2008-03-03)