"Sarritan, kultur talde bakoitzak bere zilborrera begiratzeko joera du, baina mundu osoko tendentziekin bat egiten dugu azkenean. Nik uste, komunitate zentzu bat edo talde zentzu bat emango digun zerbait behar dugula, atxiki beharreko zerbait. Azken batean, identitatearen sorketa horretan, oroimenera, historiara jotzeko joera daukagu, eta ondareak, zentzu horretan baliabide dezente eskaintzen dizkigu (...) Egun ondarea berreskuratzeko joera permisiboagoa dago, hala nola ondarea ikusteko ikuspegi positiboagoa. (...) Gerora mantentzea nahi badugu ezagutza bat beharko dugu, ezagutzen ez dena ezin baita zaindu. Euskal Herria modu diferente batean ezagutzeko aukera da hau, ondarea aitzakia ona da horretarako". (2008-07-23)