Kondena osoa beteta irten dira espetxetik, Azurmendik 25 urte bete ditu eta Barriosek sei.
Mikel Azurmendi eta Mikel Barrios preso politikoak aske geratu dira Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Mikel Azurmendi beasaindarra 25 urteko kondena bete ondoren atera da Martuteneko espetxetik. Bere kondena osoa beteta irten da. Mikel Barrios iruindarra, berriz, baldintzapeko askatasunean zegoen joan den otsailetik, sei urte kartzelan igaro ondoren Alemanian atxilotu zutenetik.
Azurmendik bere jaioterritik urrun dauden hainbat espetxetan egonaldi luzea egin du urteotan, besteak beste, Almeria, Granada eta Valentzian. Iaz lekualdatu zuten Donostiako Martuteneko espetxera.