argia.eus
INPRIMATU
Mikel Albisu Iriart presoak heriotz mehatxua jaso du
  • Frantziako Réau-ko kartzelako bere ziegan topatu du heriotz mehatxua Mikel Albisu Iriartek joan den uztailaren 12an.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2018ko abuztuaren 01a

Redoine Faïd presoaren ihesaren ondotik miaketak manatuak izan dira. Miaketa horietako baten ondotik itzultzean, Mikel Albisuk atzeman du post-it papera bat bala bat marraztua eta "That is for you fuck" (Hau zuretzat da, izorratu!) idatzia zuena. Xantiana Cachenaut-k bere abokatuak jakinarazi du salaketa bat pausatuko diotela prokuradoreari. Apirilaren 14ean beste preso batek eraso egin zion Albisuri. Mikel Albisu Iriarte berantenik heldu den urteko apirilan kalera ateratzekoa da.

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta haien baimenarekin ekarri dugu gurera.