Zortzi denboraldiren ondoren, Mihiluze amaitu egingo da

  • Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok ETB1en aurkeztu duten Mihiluze telebista lehiaketa maiatzaren 15ean amaituko da, zortzi denboraldi eta gero. Azken urteetan ikusle kopuruak behera egin duela eta, saioa “indartsu eta duin” amaitu nahi dutela azpimarratu du Amonarrizek Berrian.


2013ko maiatzaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ilaski Serrano eta Kike Amonarriz, Mihiluzeren 1000. saioan (Argazkia: EiTB)

“Euskararekin jolas egiteko hamaika modu” daudela frogatzea zen saioaren helburu nagusia, eta horretarako, besteak beste, errealitate soziala, kulturala eta kirolekoa baliatu dituzte. Horri esker, Amonarrizen ustez, ikus-entzulearekiko gertutasuna lortu dute.

Mihiluzek izan duen bilakaera nabarmendu du aurkezleak. Proportzionalki eremu erdaldunagoetan ikusleak irabazi dituzte, eta hori haren ustez, gertutasunean irabazi den seinale da. Gainera, gero eta euskaldun berri gehiagok hartu du parte.

2006an hasi eta 1.117 saiotan 2.400 lehiakide inguruk hartu dute parte. Maiatzaren 15eko saioak gonbidatu eta  ikusleentzat sari bereziak izango ditu. Realeko Asier Illarramendi eta Iñigo Martinezek, Goenkaleko aktore Maitena Salinas eta Miren Gaztañagak, eta Abel Barriola eta Inaxio Perurenak lehiatuko dute. Halaber, Aitziber Garmendiak, Asier Hormazak eta Sara Cozarrek laguntza emango diete.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telebista
Lodiek ez dute lekurik film eta telesailetan

Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]


Nerabeek ez lukete egunean ordubete baino gehiago igaro behar pantaila aurrean, ohartarazi dute

Espainiako Estatuko 12 eta 17 urteko gazteek sarean sei ordu baino gehiago pasatzen dituzte egunean, eta bost gaztetik batek pantailekiko menpekotasuna garatzeko arriskua du, dio Somos Conexión telekomunikazio kooperatibak. Udako oporretan haur eta gazteek pantaila... [+]


2023-05-12 | Sustatu
Casting deia musean aritzeko euskarazko telebista saio baterako

Kanaldude Nafarroa Behereko tokiko telebistak duela gutxi berritu du webgunea, eta hedapena zabaltzea erdietsi ere; eta orain beste mugarri interesgarri bat probatzera doaz: Mus lehiaketa bat telebista emankizun moldean antolatua. Bikote bila casting irekia deitu dute, Euskal... [+]


2023-05-05 | Euskal Irratiak
Etxeko telebistetara jauzi egin du Kanaldudek eta webgunea berritu dute

Kanaldudek internetetik gure etxeko telebistetara jauzi egin du. Oraindik goiti, Free, Bouygues eta Orange internet hornitzaileen telebista boxen bidez ikusten ahalko da. Orain lanean ari dira SFR-en bidez ere ikusi ahal izaiteko. Horrez gain, webgune berria estreinatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude