ETB1eko Mihiluze programaren edukiak oinarritzat hartuta mahai jolasa osatu dute ARGIAk eta EITBk. Mihiluze mahai jolasa 8 urtetik gorako gazteentzat prestatu da. Hizkuntzari ahalik eta zuku gehien ateratzea du helburu; euskararekin euskaraz jolastea eta gazteek euskara kalean erabil dezaten sustatzea. Bakarka, bikoteka edo taldeka lehiatzeko aukera eskaintzen du eta ibilbidea osatzeko hainbat proba gainditu behar dira: Esamesak, Potokumeak, Tribuaren berbak, Bixkor-bixkor eta Zer da zer?.