CAN

Miguel Sanzek inputatu gisa deklaratuko du gaur

  • Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak inputatu gisa deklaratuko du gaur goizean Iruñeko instrukzio auzitegian, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten harira. Epaitegira heltzean "lapurra" eta "txorizo" oihuka hartu dute kanpoan zeuden herritarrek.


2013ko apirilaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Miguel Sanzek, Enrique Mayak eta Alvaro Mirandak deklaratuko dute inputatu gisa. (Argazkia: Eitb.com)

Maria Paz Benito epaileak argitaratutako autoak dioenez, aipatu dietak "ordaindu eta kobratzeak" ez dakar ustezko sozietate deliturik, baina eroskeria edo soborno delitua egon daiteke.

Astelehenean Enrique Maya Iruñeko alkateak deklaratuko du, eta asteartean Alvaro Miranda Ekonomia kontseilari ohiak. Epaileak ez du Yolanda Barcina presidentea inputatu, foruduna delako.

Atzo, bestalde, deklaratu aurretik dimisioa emateko eskatu zioten Enrique Mayari oposizioko alderdiek. Eta gauza bera egin zuten ehundaka herritarrek, Iruñeko Udalaren aurrealdean burututako elkarretaratzean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CAN
Nafarroako Kutxaren auzia behin betiko artxibatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Ebatzi gabe geratzen zen azken zirrikitu judiziala da artxibatu duena. Ikerketak iraun dituen sei urteren ondoren, epaileak, kasua istea erabaki du irregulartasunik ez dagoelakoan, Diario de Navarra-n jaso dutenaren arabera.


CANeko ikerketa batzordearen ondorioak Fiskaltzara igorri ditu parlamentuak

Nafarroako Kutxaren desagertzean "orain arte jakin gabeko datuak" eskuratu direlako eta adierazgarriak izan daitezkeelako helarazi dituzte ondorioak epaitegietara.


Nafarroako Kutxaren desagertzea Goñiren eta UPNren kudeaketaren ondorioz izan da

Diario de Noticias egunkariak aurreratu ditu Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordeko ondorioak. Alderdiek diote CANek aurrera segitu ahal izanen zukeela bere bidea bakardadean eta ondarearen hondatzea txikiagoa litzatekeela.


2019-01-23 | ARGIA
Miguel Sanzen jarrera CANen ikerketa batzordean: dena ukatu eta abertzaleak seinalatu

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak Nafarroako Parlamentuan CAN auzia ikertzen ari den batzordean hitz egin du asteazken honetan. Nafarroako Kutxan ustelkeria kasurik izan zenik ukatu du.


2018-05-22 | ARGIA
Kontuz elkarteak diru bilketa hasi du Zamoraren lau auziei aurre egiteko

Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna lanetik bota zuten Guardia Zibilak hegazkinean sartzeko baimena kendu eta gero. Lau auzi ditu abian eta 20.000 euro beharko dituztela kalkulatu du elkarteak.


Eguneraketa berriak daude