Miguel Sanz, ate birakarien lehendakari: urtero 114.000 euro poltsikoratzen ditu

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko martxoaren 05a
Miguel Sanz, Nafarroako Gobernuko eta Nafarroako Kutxako presidente ohia (Arg: Noticias de Navarra)

Hogei urte daramatza Nafarroako goi mailako politikan murgilduta, eta duela zazpi urte utzi zuen presidente kargua Miguel Sanzek. Espainiako Poliziaren Delitu Ekonomiko eta Fiskalen Unitatea (UDEF) Sanzen diru-sarreren jatorria ikertzen hasi zen 2015ean, Nafarroako Kutxaren desagerpenaren auziaren barruan. Ikerketa bukatzen ari den honetan, poliziak ebatzi du 2011 arte Nafarroako Kutxako presidente izan zenaren diru-sarreretan ez dela legez kanpoko zantzurik aurkitu. Alabaina, hain da zehatza UDEFek landutako txostena, Miguel Sanzen jardun profesional zein pertsonala ezagutzea ahalbidetzen baitu.

Miguel Sanzek 2011n utzi zuen Nafarroako Gobernuko presidentetza, hautagaitza UPNko Yolanda Barcinari esleituta, eta bere bidea enpresagintzara bideratu zuen: Audenasa (Autopista de Navarra SA) enpresatik 13.016 euro jasotzen zituen, Nafarroako Gobernuak %50aren jabetza duen kontseiluan aritzeagatik. 2012an, Bodega de Sarriako presidente bihurtu zen, eta bertatik 17.000 euro jaso ditu urtero.

Poliziaren txostenak azaltzen duenez, 2011ko abenduaren 15 eta 2016ko uztailaren 5a artean Sanzek 192.333.13 euro jaso zituen.

Nafarroako presidente ohiak eraikuntzatik bideratzen du diru-sarreren kopuru handi bat. VDR enpresak nominan jarri zuen Sanz, eta 2013ko urtarrilaren 10etik 2.560 euroko ordainketa jaso du hilero. Ordainketa  hau hileroko 1.590 eurora murriztu zen 2016ko martxotik aurrera.

Aipatutako diru-sarrera guztiez gain, Miguel Sanzek bestelako bitartekoetatik ere jasotzen zituen ordainketak. 2005 eta 2015 artean, 36.600 euroko hamar sarrera jaso ditu eskudiruan, gehienak 2013tik 2015era; eta 2012tik 2016ra 14.064 euroko hamabi sarrera txeke bidez. Sarrera hauek guztiek ez dute kontzepturik agirietan.

Bestalde, 2005etik aurrera, Nafarroako Kutxako kontseilarien dietak hazi ziren bilera informatiboei esker: urte horretan bertan, Sanzek 10.381 euro jaso zituen sei hitzalditara joateagatik. Azkenik, poliziak 36.321 euroko diru-sarrerak aurkitu ditu 2001 eta 2004 artean, enpresa desberdinetako partizipazioen eskutik.

Kanal hauetan artxibatua: Nafarroako politika  |  Nafarroa

Nafarroako politika kanaletik interesatuko zaizu...
Urtebetean ikur frankistak erretiratzen ez dituzten Nafarroako udalek isuna jasoko dute

Eremu publikoetatik ikur frankistak kentzen ez dituztenak zigortuko ditu Nafarroako Gobernuak. Legeak 2.000 eta 150.000 euro arteko isunak aurreikusten ditu urtebeteko epean sinbolo edo aipu frankistak kentzen ez dituztenentzat.


Bankuen etxe hutsei zergak gehitu nahi dizkie Iru˝eko Udalak, alokairura atera ditzaten

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu dute etxebizitzen hutsen inguruan, bankuek edo higiezinen enpresek dauzkaten pisu hutsei zerga berriak jartzeko.


2018-06-20 | Nahia Ibarzabal
Nafarroak bertsolaritza kultur intereseko ondare izendatu duela-eta, ekitaldia egingo dute Nafarroako Museoan

Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldi irekia, asteazkenean 18:00etan hasiko da eta bukaeran bertso saio labur bat eskainiko dute museoaren atarian.


Fauna publikoa
Erregimenaren tenperatura

Kaleko mobilizazioak zerbaiten termometro badira, UPNren tenperaturak baxu xamar egon behar du, berri txarrak jasotzen ari baita azkenaldian: asteburuan milaka lagun elkartu dira Iruñean Altsasuko gazteen aurkako sententzia arbuiatzeko eta muntaia polizial-mediatiko-judiziala salatzeko. Beste sententzia batek, 2016ko Sanferminetako talde bortxaketaren kasukoak, milaka lagun atera zituen Iruñeko kaleetara aurtengo apirilean eta haserrea metropoli foraletik askoz harago sumatu zen.


Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala gainditzeko proposamenak egin dituzte ELAk eta LABek

ELA sindikatuak uste du posible dela norabide egokia hartzea eta horretarako beharrezkoa dena, borondatea dela. LABek gaineratu du beste eredu berri baten beharra dagoela, pertsonen beharrei erantzuten duen sistema bat eta ez irabaziak maximizatzeko sistema bat.


Jose Luis Arasti izanen da Espainiako Gobernuaren ordezkaria Nafarroan

Espainiako Gobernuan Mariano Rajoy presidente zelarik Carmen Alba izan da ordezkaria. Orain, Arasti izendatuko dute Pedro Sanchezen gobernuaren ordezkari Nafarroan.


Gerra Zibileko bi gorpuzki atera dituzte Artazun

Dagoeneko 68 gorpuzki atera dituzte Nafarroako Gobernuak burututako hamasei indusketa lanetan


2018-06-08 | Xabier Letona
Errausketa baztertzen duen Hondakinen Legea onartu du Nafarroako Legebiltzarrak

Nafarroako Legebiltzarrak ekainaren 7an onartu du Hondakinen eta haien Fiskalitatearen Legea, Nafarroako 2017-2027 Hondakinen Plana osatu eta garatzera datorrena.


Tiro poligonoaren hitzarmena 2028an ez berritzeko eskatu dute

Bardeako Tiro Poligonoaren hitzarmena Espainiarekin 2028an negoziatzen denean ez berritzeko eskatu dute. Hala, Nafarroako Gobernuari exijitu diote egutegi bat finkatzeko proposamen konkretuak adosteko.


2018-06-01 | ARGIA
Bardeako tiro zelaiaren kontrako XXXI. martxa egingo dute igandean

Bardeako Tiro Poligonoaren Kontrako Asanbladak, beste hainbat eragileren babesarekin, ‘Bakearen Lurraldea’ goiburu duen martxara deitu du ekainaren 3rako.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude