Migratzaileen kontrako mezuak "Brexit" kanpainaren erdigunean

  • Europar Batasuna uztearen aldekoek “mugak berriz kontrolatzeko” beharra azpimarratu dute, migranteen etorrerak Erresuma Batuko ekonomia kaltetu duela iritzita.


2016ko ekainaren 20an - 12:11
Azken asteetan migratzaileen presentzia areagotu egin da Brexitaren kanpainan. Argazkia: ND Dispens. (CC-BY-SA)

Europar Batasunean jarraitu ala ez erabakitzekotan direnean, migratzaileak jarri dituzte jo puntuan “Brexit”-aren aldekoek. 2012tik immigranteen kopurua bikoiztu egin da Erresuma Batuan, migrazio saldoa 330.000 pertsonakoa bilakatuz. Horrek ekonomia kaltetzen duela iritzita, kanpainaren erdian kokatu dute gaia, eta salatu dute immigrazioak lana gutxitu eta soldatak jaitsiarazi dituela.

Euren arabera, migratzaileen kopurua “arazo larria” da, eta gogorarazi dute David Cameronek fluxua 100.000 pertsonatik behera kokatzeko hitza eman zuela. Lortu ez duenez, “Europar Batasuna uztea” beste irtenbiderik ez dagoela adierazi dute Vote Leaveren kanpaina ekitaldian.

Boris Johnson “Brexit”-aren defendatzailearen arabera, “Urtero Oxforden tamainako hiri bat gehitzen” ari dira Erresuma Batura. Londresko alkate ohiak azaldu duenez, “ondorio kaltegarriak” dakartza egoerak, eta oinarrizko zerbitzuak bermatzeko zailtasunak jarri ditu adibide gisa.“Mugak berriz kontrolatzeko beharra” azpimarratu du, bestalde, Nigel Farage UKIP eskuin muturreko alderdiko buruak.

Alabaina, migratzaileen jatorriak ezbaian jartzen ditu teoria hauek. Iturri ofizialen arabera, immigranteen gehiengoa Europar Batasunetik kanpo dauden herrialdeetatik joan da Erresuma Batura, Europa ekialdetik batez ere. Gutxiengoa dira batasunaren baitako herrialdeetatik joandakoak. Haien artean, gazte kualifikatuak dira gehienak: %60ak bidaiatu aurretik kontratua hitzartua izan ohi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brexit
2023-03-01 | Leire Artola Arin
Londres eta Bruselaren arteko akordioa
Ipar Irlandako Parlamentua desblokeatuko al dute unionistek ia urtebeteren ondoren?

Ipar Irlandako Parlamentua blokeatuta dago maiatzetik, DUP unionisten alderdiaren protestagatik, ez baitago ados Brexitaren ostean Ipar Irlandan Europako Batasunak jarri dituen merkataritza kontrolekin, besteak beste. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren hitzarmen berriak... [+]


2020-12-24 | ARGIA
Brexit-ari buruz akordioa sinatu dute Erresuma Batuak eta Europar Batasunak

Negoziaketa prozesu luzearen ondotik, Erresuma Batuak eta Europako Batasunak Brexit-aren gaineko akordioa lortu dute azken minutuan.


Brexita eta ardatz anglosaxoia

Europako Batasuna 1993an sortu zenetik kide berriak gehitu dira bata bestearen atzetik. Joan den ostiralera arte 28 estatuk osatu dute makro-egitura politiko eta ekonomiko hori. Izan ere, urtarrilaren 31 historiara pasako da, EBk izan duen lehen zatiketaren eguna izan delako... [+]


2020-02-04 | Euskal Irratiak
Brexita Ipar Irlandan

Otsailaren lehenean bereizi dira Erresuma Batua eta Europar Batasuna.


Erresuma Batuko hauteskundeak 2019
"Brexit" zaleak eta Eskoziako independentistak garaile Erresuma Batuko hauteskundeetan

Brexita gauzatzeko aukera eskura du Lehen Ministro eskuindar Boris Johnsonek, Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu ostean. Alderdi Laboristak 85 urtean izan duen emaitzarik eskasena eskuratu du. Eskoziako Alderdi Nazionala da hirugarren indarra Erresuma Batuko... [+]


Eguneraketa berriak daude