Senatuan hitz egin du Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak, aurreko astean Estrasburgok migranteen kanporatze azkarraren inguruan emandako epaiaz.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu ostean, asteartean Juan Ignacio Zoido Barne Ministroak Espainiako Senatuan hitz egin du. Beste alderdien galderei erantzun die Zoidok. Ez du inolako autokritikarik egin eta adierazi du oso garrantzitsua dela “Espainiako mugak” ongi zaintzea.
Espainiako Gobernuak, “mugan atzera botatze” gisa izendatu ditu Estrasburgok zigortu dituen ekintzak eta ministroak zehaztu du muga errefusatzeak giza eskubideekin bateragarriak direla. “Gobernuak beti errespetatu izan ditu giza eskubideak eta izenpetuta dituen nazioarteko akordioak” gaineratu du.
Muga pasatzen saiatzen diren migranteei ere zuzendu zaie. “Euren intentzioa asiloa eskatzea bada, ez dute zertan hesia saltatu”. Zoidoren ustez desberdindu egin behar dira “askotan biolentziarekin” eta irregularki Espainiar estatura sartzen saiatzen direnak eta “nazioarteko babesa” eskatzen dutenak.
Espainiako Gobernuak oraindik ez du argitu ea errekurtsoa jarriko ote dion Estrasburgoren epaiari. Ezta ere, Guardia Zibilari migranteen kanporatze azkarrak ez egiteko aginduko ote dion. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak biktimei 5.000 euro ordaintzera behartu du Espainiako Estatua.
Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]
Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]