argia.eus
INPRIMATU
Deportazio bat blokeatzeagatik 15 pertsona espetxera joateko arriskuan dira Ingalaterran
IƱigo Igartua @igartua19 2018ko abenduaren 06a
Gertakaria izan zen aireportuko irudia. Argazkia: The Guardian

Londres inguruko Stansted-eko aireportuan migranteak erbesteratzeko hegaldi bat blokeatu zuten iaz 15 pertsonak. Gertakariaren hurrengo egunean aktibistak berehala atxilotu zituzten, “aireportua eta aireportuko erabiltzaileak arriskuan” jarri izana leporatuz. Orain, era baketsuan jardun zuten ekintzaileak “terrorismo” delitua egotzita epaituak izaten ari dira Chelmsfordeko Auzitegian.

Akusatuek azpimarratu dute, deportatu nahi dituzten bidaiariek “torturak jasan edo hiltzeko” arriskua izanik, giza eskubideen alde jardun zutela. Erresuma Batuko Alderdi Berdeak eta Nazioarteko Amnistia erakundeak atxilotuen aurkako karguak erretiratzeko eskatu diote fiskaltzari, “giza eskubideen aldeko aktibistak” direla argudiatuz.

Bere aldetik University and College Unionek (UCU), auzi honetan proposaturiko “gehiegizko karguek” ekintzaileen aldeko protestak sakabanatu eta isilarazteko aukera politikoa ordezkatzen dutela adierazi du.

Auziaren inguruko epaia aste honetan jakinaraziko du Chelmsfordeko Auzitegiak.

Blokeaturiko hegaldiaren bideoa: