MK Filmak eta Kosmikar Estudiok ekoiztutako Midori film laburrak epaimahaiaren sari nagusia irabazi du Vinaroseko (Herrialde Katalanak) Agusti Comes jaialdian. Irudi errealak eta animazioa nahasten dituen film hori Koldo Almandozek zuzendu du.
Bestalde, Iban del Campo zinemagile arrasatearra Lo bakarrik euskarazko film laburra grabatzen aritu da Tabacaleran. Ostiralean (20) hasi eta atzo (22) amaitu zuten filmaketa. Gune nagusia Tabacalera eraikina izan da, baina Donostiako kaleetan ere ibili dira filmatzen. Harkaitz Cano idazleak egin du gidoia eta Iban del Campok zuzendu du lana.