Michèle Alliot-Marieren enpresa Panamako "offshore" elkarte batekin nahastuta

  • Frantziako Mediapart hedabidearen informazioen arabera, Pirinio Atlantikoetako Errepublikarrak alderdiaren buru Michèle Alliot Marie Panamako “offshore” edo legez kanpoko finantzaz arduratzen den enpresa bati lotuta egon liteke.


2016ko uztailaren 06an - 08:36

Pirinio Atlantikoetako Errepublikarrak alderdiko buru Michèle Alliot Marieren elkarte fiskala, aitaren bitartez zabaldutakoa litzateke. Mediapart-ek dioenez, Alliot-Marieren gurasoak 1982an Panaman sortutako Bella Vista Holdings elkarte bateko eskubidedunak lirateke.

Donibane Lohizuneko auzapez ohiaren aita Bernard Marie 2015ean zendu zen. Alabaina, Vista Holdings elkarteak Ertamerikako paradisu fiskaleko elkarteen erregistroan segitzen du. Hedabide horren datuen arabera, aitaren parteak oinordekoen artean banatu dira, Michèle Alliot-Marie bat izanik.

Michèle Alliot-Mariek Frantziako hauteskunde presidentzialetarako bere burua aurkeztu berri du, Errepublikarrak alderdiaren primarioetan. Alliot-Marie izena, hainbatetan "klana" bezala azaldu izan da zenbait hedabideetan. Izan ere, ministro ohiaren gertukoek paradisu fiskaletan kudeatutako sei enpresa kudeatzen dituztela eman dute sarritan ezagutzera. Konparazione, “arrazoi komertzialik gabe” eratutako bat atzeman zuten 2013an, Guyanan.

Michèlle Alliot-Mariek bere abokatuen bidez erantzun du, aipatu elkartearen berririk ez zuela esanez.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzur fiskala
2021-10-04 | ARGIA
Pandoraren Paperak: paradisu fiskaletan ezkutatu diren ondasunen filtrazio berria

Kazetarien Nazioarteko Partzuergoak filtratu du informazioa. Munduko buruzagien eta handikien sekretuak eta dirutzak erakusten ditu paradisu fiskaletan eta Amerikako Estatu Batuetan. 35 estatu buru eta estatu buru ohi, 330 funtzionario, enpresariak, artistak eta kirolariak daude... [+]


2021-06-10 | Juan Mari Arregi
Iraultza?

Zarata handia ateratzen ari dira zenbait eremutan, Espainiako Estatuan ustezko "iraultza elektriko" baten eta munduan egosten ari omen den beste "zerga iraultza" baten inguruan, hedabide handietako editorialek azpimarratu duten bezala. Propaganda gehiegi.


2021-06-03 | ARGIA
Zerga-sistema aldatzea eskatu du ELAk, enpresa handiek gehiago ordaindu dezaten

"Herri honetan zenbat eta gehiago eduki, orduan eta zerga gutxiago ordaintzen da, eta beraiek ordaintzen ez dutena beste batzuek ordaindu behar dugu", halaxe salatu du osteugn honetan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Bilbon, erreforma fiskala bultzatzeko... [+]


Sark, Europako azken lurralde feudala

1565ean Elisabet I.ak Sark uhartea feudo izendatu zuen, 40 lursail mugatu eta beste hainbeste familia ezarri ziren Sarken, jaun feudal berriaren agintepean. Praktikan ezer gutxi aldatu da: Sarkeko jaunak agintean jarraitzen du eta egun paradisu fiskal bat ere bada.


2021-01-22 | ARGIA
Vatikanoko Bankuko presidente ohiari bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri diote iruzurragatik

2001 eta 2008 artean egindako higiezin-operazioen ondorioz milioika euro legez kanpo lortu izana leporatu diote Vaticanoko bankuko buru ohiari. Zehazki, Erroma, Milan eta Genovako 29 eraikin salerosketagatik 70 miloi euro legez kanpo irabazteagatik, 9 bederatzi urteko... [+]


Eguneraketa berriak daude