impassera" /> Michael Hardt Iruñean: "Botere guztia plazei!" aldarritik <em>impasse</em>ra

Michael Hardt Iruñean: "Botere guztia plazei!" aldarritik impassera


2013ko urriaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Michael Hardt atzo Iruñean (argazkia: Gorka Julio).

Hiru zati nagusi izan zituen hitzaldiak. Lehenengoan Hardtek azaldu zuen zergatik uste duen 2010ean Tunisian hasi ziren erreboltek mundu mailako ziklo politiko berri bat hasi dutela. “Borroka zikloaren jarraitutasuna” aipatu zuen: Tahrir 2011, Sol 2011, Rio 2013. XVII-XIX. mendeetan egon ziren esklabotasunaren aurkako matxinadekin alderatu zuen. Salvador da Bahiako, Viginiako eta Kubako erreboltak ezberdinak izan ziren baina bazituzten gutxieneko antzekotasunak, aspirazio partekatuak. Plazen zikloak, aurreko fase altermundialistarekin daukan ezberdintasun nagusietako bat tokian-tokiko eskakizunen zentraltasuna da. 1999ko Seattleko edota 2001eko Genovako borrokak nomadak ziren, mundu guztiko jendea zihoan leku jakin batera beste mundu bat aldarrikatzera. Ziklo altermundialistan justizia eskatzen zen eta plazen zikloan demokrazia. Gainera, plazen zikloan “naiftasun politikotik politizazioa sortzen da”. Komunaren aldarrikapena nagusitu da borroka askotan, Gezi Parkean esaterako: zer egin botere publikoak ez duenean interes orokorra bermatzen.

Hardtek iradoki zuen tokiz toki gertatu diren erreboltek Marxen Brumarioaren 18ko satorraren modus operandia izan dutela, ezaugarri antzekoekin gertatu ziren 1789ko, 1815ko eta 1830ko iraultzak. Eta antzeratsu azken urteotako mobilizazio katea. Edozelan, plazak okupatzeko gaitasuna erakutsi ostean, mugimenduoi jendarte berri bat eraiki ahal izateko gaitasuna falta zaie eta sintetizatzen zaila den dikotomia baten aurrean daude: demokrazia aldarrikatu plazetan modu espontaneoan versus epe luzerako apustu konbentzional bat alderdi politikoaren formarekin estatu baten baitan. Hardtek prozesu eratzailearen alde egin zuen zuztarreko demokrazia baten aukera lantzeko.

Hitzaldiaren bigarren zatian egun proposatzen zaizkigun bi aldaera ekonomikoak errefusatu zituen: neoliberalismoa eta sistema keynesiar-sozialista. Bi ereduotan jabetza eskuratzeko aukerak mugatuak dira eta erabakien monopolizatuta daude. Hardtek gaineratu zuen ereduok ez dutela emango hitzematen dutena, ideia zonbiak direla, egungo pentsamendua dominatzen duten ideiak. Neoliberalismoaren eredu pribatuaren eta eredu keynesiarraren paradigma gainditzeko komunaren aldarria egin zuen. Komuna ezin da jabetza gisa ulertu, unibertsalki eskuragarri egon behar da, kudeaketa kolektiboa izan behar du. Eredu berria ezin da espontaneoa izan ez sorburuan ezta kudeaketan ere. Egitura demokratikoak pentsatu behar dira materialak diren komunak (natura) eta ez-materialak direnak (kultura, jakintza) kudeatzeko.

Hirugarren zatian egungo krisian dagoen subjektibitateei buruz hitz egin zuen. Zorpetuari buruz bereziki. Occupy mugimenduan etxebizitzak, hezkuntzak eta osasungintzak izandako garrantzia aipatu zituen. Nola zorra den egungo beste esplotazio forma bat.

80 minutuko hitzaldiaren ostean 45 minutuko galdera-erantzunak harilkatu ziren. Zalantza asko egungo zikloari buruz bai galderetan baita erantzunetan ere: zer ari da Asian gertatzen? Tahrir, Sol eta Geziren zikloan sar daiteke Nabarreria? Nola kudeatu jakintza sortzeko lana etekinik ezin bada lortu? Nola jokatu zuten Occupyn aurretiaz existitzen ziren identitate politiko ezberdinek (etnikoek, sexualek) eta nola gaindi daitezke muga horiek Iruñea bezalako lekuetan? Zentzua du boterea lortzeak edo kaleko mobilizazioa nahikoa al da mundu berria eratzeko? Zergatik da hain problematikoa estatua latinoamerikako hobekuntza sozial nabarmenenak estatuaren eta kalearen konbinaziotik eratu badira azken urteotan? Definiziotik haratago zer da komuna, nola kudeatu komunitatetik haratago?

impassera" src="https://www.argia.eus/template/responsive/images/mastodon-botoia.png">

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Eguneraketa berriak daude