Miarritzeko FIPA jaialdiak Israel gonbidatu berezi gisa izendatu izanak ehunka zinemagileen protesta eragin du

  • Miarritzen egiten den Ikus-entzunezko Saioen Nazioarteko FIPA jaialdiak Israel izendapen bereziarekin gonbidatu izanak hautsak harrotu ditu. 31. edizioa izango da aurtengoa eta Israelgo sortzaileek ekoiztutako lanek garrantzia nabarmena izango dute. Jaialdiak hartutako erabakia salatu dute ehunka zinemagilek, Israelgo Gobernuak herri palestinarraren aurkako “etengabeko jazarpenarekin” bat egiten duela egotzita. 


2018ko urtarrilaren 25an - 12:11
Urtarrilaren 26an Baionan egingo duten ekitaldiaren kartela

FIPAren jarrera gaitzesteko protesta egin dira Euskal Herrian nahiz nazioartean. Bi gutun ireki izan dira oihartzun gehien izan duten ekimenak. Zinemagile eta ikus-entzunezkoen arloko ehunka profesionalek sinatu dute lehena, besteak beste, Ken Loach, Aki Kaurismaki, Mike Leigh, Rebecca O´Brien eta Mai Masri. Asteartean hasi ziren sinadurak biltzen, jaialdiaren estreinaldiarekin batera, eta antolatzaileek berririk jakinarazi ezean, boikota egitera dei egin dute sinatzaileek. “Kezka larria” azaldu dute, FIPAk ez duelako aintzat hartu Israel egiten ari den “garbiketa etnikoa”.

Bigarren gutuna herritarrek sortu dute. Urte berriarekin batera, Frantziaren eta Israelen arteko elkarlana sendotzeko garaia dela adierazi du Macron presidenteak eta bi herrialdeen arteko harremanak hobetzeko neurriak hartuko dituela. Milaka herritarrek muzin egin diote Eliseoaren asmoari eta Palestinaren urtea Frantzian izenarekin, babesa adierazteko ekimenak antolatu dituzte. Horren harira eta Miarritzeko Jaialdiari alternatiba emanez, egitarau zabala antolatu dute ostiral gauerako Baionako Patxoki elkartean. Arratsaldeko 18:00etan hasita, zinema, hitz hartzeak eta kantuak izango dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikus-entzunezkoak
2024-03-24 | Lander Arretxea
Musika iruditan (I)
Bideoklipei begira, lentearen beste aldetik

Mundualdi honen soinu-banda osatzen duten abesti gehien-gehienek propio filmatutako irudiak izan ohi dituzte: bideoklipak. Musikariengandik oso gertu, ikus-entzunezko egileen belaunaldi gazteago batek lan horretan aurkitu du zineman edo telebistan ez duen hori: trebatzeko... [+]


Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]


2024-02-02 | Sustatu
Wikiflex: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]


2024-01-23 | Leire Artola Arin
Zine emanaldien %1 baino gutxiago izan da euskaraz 2023an

Jatorriz euskaraz diren soilik lau film estreinatu dituzte Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan; gaztelerazkoak 564 izan dira. Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak neurriak hartzeko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako... [+]


Eguneraketa berriak daude