Mespretxuak ez dakar elkarlanik

  • Ezker abertzaleko militante eta militante ohiak gara, egungo egoerarekin suminduta gaudenak. Azken urteotan, pixkanaka, ezker abertzaleko herri-mugimendu gehienak indargabetu dira, ezker abertzale ofizialak hala erabakita.


2018ko apirilaren 03an - 12:28

Are gehiago, herri-mugimenduak indargabetu aurretik ere, beste hainbat neurri hartu ziren: pankarta eta manifestazioetako leloak zentsuratu, edo hamarkadatan zehar antolatu izan diren ekitaldi politikoak bertan behera utzi (amnistiaren aldeko manifestazioak, ikurrinaren aldeko kontzentrazioak, Estatuko indar armatuen kontrako kontzentrazioak, eta abar). Hortaz, jendeak bazter utzi zuen kaleko dinamika, eta protesta ekintzak eten ziren (are gehiago, protesta-ekintzaren irudi txarra sortu eta hedatu zen), eta ekimen guztiak zentralizatu egin ziren mugimendu jakin batzuetan, politikoki zuzenak omen ziren horietan (politikoki zuzenaren zentzurik kezkagarrienean). Deialdi handiak sustatzen dira gaur egun, bideraturikoak eta kontrolaturikoak, eta logika horretara lerratzen ez diren herri-deialdiak gutxiesten dira. Gatazka kaleetatik atera eta bulegoetara eraman behar da  leloari eutsi dio ezker abertzale ofizialak. Bien bitartean, bide egokitik ari ginela baieztatzen ziguten, eta estrategia berri horrekin preso politikoen egoera hobetuko zela, kaleratzeak azkartuko zirelakoan, eta proiektu independentista egikaritzeko baldintzak hobetuko zirelakoan.

EAJrekin aliantzak egiteko ahaleginetan, eta mugimendu edo keinu oro kontrolatzeko ahaleginetan, ezker abertzale ofizialak mespretxua hedatu du beste modu batera pentsatzen dugun militanteekiko eta militante ohiekiko, eta guri buruzko zurrumurru faltsuak hedatu dituzte

Testuinguru horretan, uko egin zaie euskarari eta kulturari identitate-zeinu nagusi gisa, uko egin zaie amnistiari, borroka sozialei, lurraldetasunari, eta abarri. Antza denez, helburu bakarra EAJ mugimendu nazional eta independentistara erakartzea da, jakinik ere EAJ oso eroso dagoela esparru autonomikoan eta egungo egitura sozial, ekonomiko eta kulturalean. EAJrekin aliantzak egiteko ahaleginetan, eta mugimendu edo keinu oro kontrolatzeko ahaleginetan, ezker abertzale ofizialak mespretxua hedatu du beste modu batera pentsatzen dugun militanteekiko eta militante ohiekiko, eta guri buruzko zurrumurru faltsuak hedatu dituzte.

Bestalde, EAJk eta Espainiako Estatuak behin eta berriro eskatzen diote ezker abertzaleari bere iraganari uko egin diezaiola, eta barkamena eska dezala. Baina inork ez dizkio Espainiako Estatuari ardurak eskatzen, ezta EAJri berari ere (kale borrokaren kriminalizazioa, Juan Maria Atutxaren eskutik, Y taldeak asmatzearekin batera; Ertzaintzaren torturak eta polizia-biolentzia; Estatuen konplize aritu izana alderdi politikoen eta herri-mugimenduen ilegalizazio-prozesuetan, eta baita militante politikoen atxilotzean zein kartzelaratzean ere; Egin irratia, Egin egunkaria eta Ardibeltza aldizkaria ixtean izandako pasibotasuna…). Nola aritu elkarlanean solaskide beharrezkotzat hartzen ez zaituenarekin, gutxieneko errespetua ez dizunarekin. Nola aritu elkarlanean bazter utzi nahi zaituenarekin, zure premiarik ere ez duelako. Ez diezaiogun geure buruari iruzurrik egin, historiak berretsi digu behin eta berriro, EAJren helburuak beste batzuk dira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritziak@argia.eus helbidera

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude