Merkurioz egindako enpasteak debekatzeko eskatu die Ekologistak Martxan elkarteak europarlamentariei

  • Ekologistak Martxan elkarteak eta Merkuriorik Gabeko Odontologiaren aldeko Munduko Aliantzak merkurioz egindako enpasteak debekatzeko eskatu diote Europako Parlamentuari. Zehazki, 2021 baino lehenago ezabatzeko eskatu dute, ingurumenaren kutsadura eta osasun gaitzak saihesteko asmoz.


2016ko urriaren 11n - 10:02

Merkurio bidezko bigarren kutsadura iturria da hortzetakoa Europar Batasunean, kloroaren industria izanik lehenengoa. Izan ere, hortzetako amalgamek 90 tona merkurio kontsumitzen dute urtean. Eta uretan, airean eta lurrean amaitzen dute tona horiek, kliniketako hondakin-uraren, isurien, errausketen eta zabortegien bidez.

Zenbait herrialdetan amalgama enpasteak erabiltzeari utzi diote. Suedian dagoeneko ez du inolako erabilpenik, Finlandian %3koa, Danimarkan %5ekoa eta Holandan %10ekoa baino gutxiago. Horrez gain, Alemanian eta Erresuma Batuan ume eta haurdun dauden emakumeekin horrelakorik ez erabiltzea gomendatzen da.

Izan ere, zientzialarien komunitateak egindako ikerketek diotenez, merkurioa metilmerkurio bihurtzen da ingurumenera askatzen denean. Substantzia horrek buruko gaitz larriak eta arazo neurologikoak eragiten ditu, eta arriskutsua da bereziki umeetan eta haurdun, edoskitze garaian edo ugaltzeko adinean dauden emakumeetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Eguneraketa berriak daude