argia.eus
INPRIMATU
Merkel eta Sarkozy Berlinen bilduko dira gaur, jarrerak bateratze aldera
  • Eguerdi partean bilduko dira Berlinen Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea. Euroguneko krisia izango dute hizpide. Jarrerak bateratzea dute helburu, finantza-transakzioentzako tasen inguruan, adibidez. Izan ere, auzi horri dagokionez Alemaniak eta Frantziak iritzi desberdinak azaldu dituzte gaur arte.

2012ko urtarrilaren 09a
Nicolas Sarkozy eta Angela Merkel.

Bi egun barru Angela Merkel Italiako lehen ministro Mario Montirekin bilduko da. Hain justu, finantza-transakzioen auzian Alemaniarekin egin du bat Italiak. Frantziarekin, ordea, beste gai batzuetan.

Europako Kontseiluak hilaren 30ean egingo du hainbat neurri onartzera bideraturik dagoen bilera.