Merkel: "Errefuxiatuak modu justuan banatzerik ez badugu, Schengeneko akordioa ezbaian izango da"

  • Errefuxiatuen gaiarekiko duen eratzukizunaz mintzatu da Angela Merkel, Alemaniako kantzilerra. Azken asteetan izan diren eraso xenofoboak ere kritikatu ditu.


2015eko irailaren 01an - 10:40
Angela Merkelen uda amaierako prentsaurrekoan garrantzi berezia eduki du errefuxiatuen gaiak (Argazkia: FAZ)

Errefuxiatuen gaiarekin malgutasuna eskatu du kantziler alemanak: “Momentu honetan Alemaniarentzako erronka nagusia urte amaierarako herrialde germaniarrera iritsiko diren 800.000 lagunei ahalik eta harrerarik hoberena ematea da”.

“Errefuxiatuak herrialdeen desberdinen artean modu justuan banatzea lortzen ez badugu Schengeneko akordioa ezbaian jarriko da”, adierazi du Merkelek.

Schengeneko Hitzarmena 1995. urtean sartu zen indarrean. Akordioak herrialde sinatzaileen arteko barne mugak kentzea ahalbideratzen du. Sinatzaileek hitzarmenetik kanpo dauden herrialdeetatik sartu nahi dutenei prozedura berbera ezartzen diete.

CDUren beste aurpegia

CDU alderdi demokristauaren zenbait ahots ez daude ados azken egunetan Merkelek errefuxiatuekin eduki duen jarrerarekin.

Babariako barne ministro Joachin Herrmannen adierazpenek, esaterako, polemika handia sorrarazi dute: jatorri kubatarra duen eta musika alemana egiten duen Roberto Blanco kantariari  “beltz miragarri” esan dio mespretxuz.

CDUko barne ministro Thomas De Maiziérek Abuztuaren 14an esan zuenez, asilo eskaeradunek jasotzen duten dirua murriztu egin beharko da. Balkanetatik datozen etorkinen aurka ere jo du barne ministroak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude