Merkealdian euskara garesti dago Durangon

  • Durangoko Alde Zaharreko eta erdialdeko dendetako erakusleihoei begira ibili gara, eskaintzak eta deskontuak zein hizkuntzatan egiten dituzten neurtzeko. Datuek asteon bizitako beroak astintzeko moduko hotzikara sortu digute: merkealdien berri emateko kartelen %52.4 gaztelania hutsez daude.


2016ko uztailaren 20an - 13:46

Guztira 84 komertziotako erakusleihoetan ipini dugu arreta. Arinagotik geneukan susmoa egiaztatu dugu: denda gehienek gaztelaniaz egin digute euren generoa merkeago erosteko deia. Bestalde, kartelak bi hizkuntzatan dituzte neurtutako denden %38,1ek, eta euskara hutsean, berriz, %9,5ek. Esan beharra dago, gainera, hizkuntza biak erabili dituzten komertzio batzuek nagusiki gaztelania erabili dutela euren deskontuen berri emateko.

Marketinean aditua den edonork esango dizue: erakusleihoetako mezuak laburrak eta argiak izan behar dira, merkealdiaren berri emateko ez da testu luze konplikaturik idatzi behar. Hala izanda ere, badirudi dendari askori ez zaiela otutzen erakusleihoetan euskaraz zer edo zer idaztea.  Euskara garesti ote dago? Ala Durangon euskaraz bizi gura dugunok ez gara hain erosle onak izango ba?

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude