Jende askok egin du bat asteazken honetan 14:00etan Baionako suprefekturaren aitzinean egin den manifestazioarekin: Ipar Euskal Herriko merkatariek Frantziako Gobernuari eskatu diote euren dendak berriz irekitzeko baimena eman dezala, konfinamendu berria indarrean egon arren.
“Gertuko saltokiak, funtsezko gizarte-lotura” edo “Denak bat gure denden salbatzeko” bezalako mezuak irakur zitezkeen asteazken arratsalde honetan Baionako suprefekturaren aitzinean egin den manifestazio jendetsuan. Hervé Jonathan Baionako suprefetak manifestarien ordezkaritza bat hartu du, galdegiten dituzten neurrien inguruan hitz egiteko.
Urriaren 30etik Frantziako Estatu osoa, Ipar Euskal Herria barne duela, berriz konfinatuta dago eta martxoko konfinamenduan baino neurri arinagoak hartu diren arren, ezinbestekotzat jotzen ez diren denda eta saltokiak ixteko agindua emana izan da. Neurri horren aurrean mobilizatu dira