Memoria historikoa: Garzonek ezkilak ukitu nahi dizkio Elizari

  • Gerra Zibilean frankistek hil zituzten milaka pertsonen zentsua osatu nahi du Baltasar Garzon epaileak. Kontua jakina da. Horretarako informazioa eskatu die, besteak beste, Administrazioaren Artxibo Orokorrari, Erorien Haraneko abadiari eta Espainiako Apezpikuen Konferentziari. Garzonen diligentziek zalaparta sortu dute eta berriz ere agerian utzi 36ko memoria historikoaren berreskurapenak jendartean duen eragina. Sektore kontserbadoreenek “iraganean nahastea” egotzi diote epaileari. Aldiz, elkarte eta historialari ugarik Garzonen ekimena txalotu dute, beren iritziz harrigarria delako oraindik hobi komunetan lurperatutakoen zentsurik ez egotea. Euskal Herrian errezeloz hartu da Garzonen eskakizuna, epaileak beste auzi batzuetan esku hartutakoan utzitako itzal ilunagatik.


2008ko irailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Fusilatuen hilarriak Hernanin (Argazkia: Dani Blanco)

 

Dokumentazio eza, 36ko fusilamenduak argitzeko gaitza

 

Kalkulatzen da frankistek 5.500 lagun inguru hil eta desagertu arazi zituztela Euskal Herrian, inolako prozesu judizialik pasa gabe. Horiek ikertzen makina bat urte egin dituzte adituek, eta dagoeneko hobi ugari aurkitu eta izen dezente berreskuratu dira. Esan liteke Garzonek eskatutakoa kasik egina dagoela hemen. Baina zeharkako datuekin osatutako puzzlea izan da, hilketa horiek egiaztatu eta aitortzen dituen agiririk ez baita aurkitu apenas. Dokumentazio eza da 36ko fusilamenduen gaitza.

 

Garzonek Administrazioaren Artxibo Orokorrari egindako eskaerak txistea dirudi. Artxibo horretan milioika dokumentu daude katalogazio zentzudunik gabe eta zorterik ezean, urteak beharko dira hortik ezer atera aurretik. Gainera, beste artxibo ugaritan informazioa desagertu egin da. Non daude, bestela, Ondarretako kartzelako espedienteen edukiak? Martutenen ez behintzat.

 

Elizaren artxiboetan, agian

 

Asko izan dira Garzonen ekimenean interes pertsonala –Nobel saria– ikusi dutenak. Dena dela, onartu beharra dago Audientzia Nazionaleko epailea ez dela itzulipurdika ibili, Elizaren artxibategietara jo du zuzenean, desagertutakoei buruzko informaziorik egotekotan, hor egon behar duelako. Elizaren eta artxibo horien hermetismoa askotan kritikatu izan dute ikertzaileek, baina orain, epaile baten agindua medio, bertako arduradunak behartuta daude erantzutera. Ikusteko dago, ordea, zein maniobra egiten duen Apezpikuen Konferentziak egoera deseroso horretan, oraingoz behintzat informazio eskaera aztertzen dihardu eta horretarako eskumenik ez duela azaldu du, gotzaitegiena dela artxiboen ardura. Zer uste zuen Garzonek zela hildako horiek guztiak berreskuratzea? Tapiaren ahotan entzun dugun bezala: Kanpandorrera joan eta ezkilak jotzea?


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baltasar Garzon
2021-05-02 | Axier Lopez
BBVA-ren historia beltza
Euskal kapitalismoaren kontakizun bat

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria ez da Bilbokoa ezta Bizkaikoa ere, aspaldi egin zuen hegan Madrilera eta handik dirua beste aberririk ez duten nazioarteko inbestitzaileen atzaparretara. Vizcaya eta Bilbao bankuei begira jartzeak eramaten gaitu milaka eta milaka pertsonen izerdi... [+]


2021-03-09 | ARGIA
Pepe Rei hil da, ikerketa kazetaritzaren erreferentea Euskal Herrian

Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]


2020-02-13 | Axier Lopez
Eta zu zer torturatzaile mota zara, kontserbadorea ala progresista?
Euskal herritarren aurkako torturaren irudi gordinak dira Unai Romano gasteiztarrarenak. Bi argazkien artean, 30 ordu, hainbat guardia zibil eta epaile bat daude. Egun epaile horietako bat Espainiako Gobernu "progresistako" barne ministroa da eta torturatzaile... [+]

2019-01-30 | ARGIA
'Gara'-k 3 milioitik gora ordaindu beharko dizkio Gizarte Segurantzari, Garzonek ezarritako zor bidegabearen erruz

Gara egunkariak bizi duen egoeraren berri eman du asteazken honetan. Egunkariak zor bidegabe bati aurre egin behar izan dio azken 15 urteetan, Egin-ek Gizarte Segurantzan ordaintzeko zeukana agindu judizial baten bidez egunkari berriari ezarri ostean. Orain, aurreakordio batera... [+]


2018-07-22 | Axier Lopez | ARGIA
20 urtez adierazpen askatasuna jo-puntuan

“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan  Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.


Eguneraketa berriak daude