Anonymous-ek AEBetako Justizia Departamenduaren webgunea blokeatu du, Megaupload-en itxierari erantzunez

  • Megaupload, interneten artxiboak elkarbanatu eta erreproduzitzeko zerbitzua itxi egin zuen atzo FBI AEBetako polizia agentziak, ustezko egile-eskubideen aurkako urraketa dela eta. Erantzun bezala, denbora tarte batez Justizia Departamenduaren webgunea blokeatu du, besteak beste, Anonymous taldeak.


2012ko urtarrilaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

AEBetako Justizia Sailak jakinarazi duenez, Megaupload webgunearen aurkako operazioan zazpi pertsona atxilotu ditu, horietatik lau Aucklanden (Zeelanda Berria). Azken hauei badaezpadako kartzela zigorra ezarri diete. Jabetza intelektualaren legeek babestutako edukien banaketarekin irabaziak lortzeko konspirazio batean parte hartzea egotzi zaie. FBIren arabera, webgunearen arduradunek legez kanpo zabaldutako materialak 386 miloi euroko kaltea eragin dio entretenimenduaren industriari.

Interneteko erabiltzaileen erantzuna azkarra izan da eta albistea ezagutu eta denbora gutxira Anonymous taldeak hainbat erakunderen webguneak blokeatu ditu, haien artean AEBetako Justizia Sailarena, AEBetako musika eta zinema industrien elkarteenak, Warner eta Universalenak edota Copyright bulegoarena. Anonymous taldeak orain arte egin duen eraso koordinatu handiena izan da. Webguneok martxan dira berriz ere.

"SOPA legea onartu gabe itxi dute Megaupload. Imagina ezazue zer gertatuko den onartzen badute. Internet, gaur egun ezagutzen dugun moduan, amaituko da. Egin borroka", adierazi du Anonymous taldeak twitter bidez, AEBetako Kongresuan onartzekoak diren Stop Online Piracy Act legeari erreferentzia eginez. AEBetako 10.000 webgunek baino gehiagok, tartean Googlek eta ingelesezko Wikipediak, lege horren aurkako protesta egin zuten pasa den asteazkenean. SOPA lege proiektua onartzen bada, egile eskubideek babestutako lanak (liburu, musika, film eta abar) elkarbanatzen dituzten webguneak itxi ahal izango ditu AEBetako gobernuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Google
2024-03-22 | Sustatu
Googleri 250 milioi euroko isuna jarri diote Frantzian

Frantziako Lehiaren Agintaritzak Google-ri 250 milioi euroko isuna ezarri dio, merkatuaren lehiaren urraketa larriengatik, publizitate digitalaren sektorean egindako jarduerak direla-eta.


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Danimarkak legez kanpokotzat jo du Googlek ikasleen datuak biltzea

Euskal Herriko eskola askotan bezala, Danimarkan ere Chromebook-ak eta Google Workspace (lehen G Suite for Education deitua) erabiltzen dira. Hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gauzak aldatzera doazela dirudi, datuen babeserako agentzia daniarrak legez kanpokotzat jo baitu... [+]


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


Eguneraketa berriak daude