Mediterraneotik Europara iritsitako migratzaileen kopurua %83 igo da

  • 137.000 pertsonatik gora iritsi dira Europara urteko lehen seihilekoan, NBEren errefuxiatuentzako agentziaren (ACNUR) arabera. 2014ko datuekin alderatuta, %83ko igoera egon da.


2015eko uztailaren 02an - 12:41
Migratzaile guzti hauek Mediterraneo itsasoa zeharkatu dute, beren burua arriskuan jarriz (argazkia: www.cadenadesuministro.es)

Migrantzaileen gehiengoa gerra edota jazarpen arazo handiko herrialdeetatik iritsi da, hala nola Siriatik (%34), Afganistandik (%12) edo Eritreatik (%12). Grezia eta Italia dira errefuxiatu gehien jaso dituzten herrialdeak: 68.000 inguru pertsona iritsi dira hauetako bakoitzera.

Beren jatorrizko herrialdeetatik atera diren migratzaile guzti hauek Mediterraneo itsasoa zeharkatu dute, beren burua arriskuan jarriz. ACNUR agentziak gogorarazi du 2015eko apirilean inoizko heriotza tasarik handienak izan zirela Mediterraneoko itsasoan: 1.308 pertsonek bizia galdu zuten edota desagertutzat jo ziren. Zenbaki hau iazko apirilekoa baino 42 aldiz handiagoa da.

Maiatza eta ekainean nabarmen egin dute behera itsasoan gertatutako migratzaileen heriotzek. NBEko errefuxiatuentzako goi mandatari Antonio Guterresek adierazi du heriotzen jaitsiera hau “politika egokien eta erantzun operatibo eraginkorren” erakusle dela. Europar Batasunak ekainean inmigrazioa gelditzeko abiatutako operazio militarrak kritika ugari jaso zituen, ordea. Legez kanpoko inmigrazioa galarazteko flota militarra mugiarazi zuen Europak operazioan.

Guterresek esan duenez, azken datu positiboekin tentuz ibili behar da: “Adi egon behar gara, Mediterraneoa zeharkatzen jarraitzen duten milaka errefuxiatuentzat arriskuak hor jarraitzen du eta”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude