Medikuak ez dizu esango sexuz aldatu behar duzun

  • Egungo legediaren arabera, pertsona batek sexuz edo izenez aldatu nahi izanez gero, bere generoarekin bat ez datorrela dioen mediku txosten bat aurkeztu behar du. Espainiako Kongresuak tramite hori bertan behera utziko lukeen lege proiektua onartu du.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2017ko azaroaren 30a

Lege berria adin txikikoei zuzenduta egongo litzateke. Hauen eskubideekin jolastea “arriskutsua” dela argudiatuta, PPk ezezkoa bozkatu du. Aldeko botoak 200 izan dira. 128, aldiz, aurkakoak.

Lege proposamenak gaixotasun izaera kenduko lioke genero identitateari, eta sexuz aldatzeko baldintza bakarra pertsonaren borondatea izango litzake.

Hurrengo urratsa lege proposamena parlamentuko tramitera eramatea izango da. Bertan erabakiko da lege proiektutik, lege izatera pasatzen den.

Kanal honetan artxibatua: LGBTI

LGBTI kanaletik interesatuko zaizu...
Klasean transfoboa izateagatik zigortu dute Tafallako institutuko irakasle bat

Behin behinean irakaslearen jarduna eten du Hezkuntzak, gertatutakoa ikertu bitartean. Familia batek jarri du salaketa, gelan "behin baino gehiagotan" iruzkin tranfoboak egin dituela salatuz.


2017-12-18 | Miren Osa Galdona
Homofobia, lesbofobia eta transfobia nabariak dira Gasteizen

LGTBI pertsonek jasaten duten jazarpena nabaria dela ondorioztatu du ikerketa berri batek. Gasteizko Udalak eskatutako lan bat da eta genero nahiz aniztasun sexualen esparruko beharrei erantzuteko xedearekin gauzatu dute.


2017-11-29 | Rosa Pintor
Lesbiana naiz, atsegin handiz eta sudur-puntan jarri zaidalako

Baina heteroarauan oinarritzen den gizarte batean sekulako indarkeria, fisikoa eta sinbolikoa, pairatzen duzu txikitatik. Bikoteak, gizon-emakumeek osatzen dituzte, hori da normala izatea. Eta zu, lesbiana eta sexu disidente, bestelako era batera bizi zara, ezberdin. Gogoan zenituen irudi positiboak itxuraldatuta zeuden. Arraro sentitzen zara eta inguruan zu bezalakoa den norbaiten bila zabiltza, eta aurkitzen duzun hutsunea erraldoia da...


2017-11-22 | Miren Osa Galdona
Facebookek LGTBI tematikako galizierazko film bat zentsuratu duela salatu dute

Nove de Novembro filma LGBTI tematika erdigunean jartzen duen lehen pelikula luze galiziarra da. Trailerra Facebook bidez zabaltzerako orduan, edukia zentsuratu dietela salatu du Lazaro Louzao zuzendariak. Facebookek dio bideoak ez dituela betetzen sare sozialak eskatzen dituzten irizpideak.


2017-11-15 | Miren Osa Galdona
Sexu bereko pertsonen ezkontzak gertuago Australian, aldeko bozketa baten ondoren

Sexu bereko pertsonen ezkontzak legeztatzearen inguruko inkesta egin dute Australian, posta bidez. 12,7 milioi herritarrek eman dute botoa: %61,6k alde bozkatu du, eta %38,4k kontra. Bozketa ez da loteslea baina Parlamentuan lege proiektu bat aurkezteko balio dezake.


Alemania, hirugarren sexua legeztatuko duen Europako lehen herrialdea?

Paperetan emakumea da, baina pertsona interesexualtzat onar dezatela eskatu zuen Alemaniako epaitegietan. Ezetz esan zion Gorte Federalak eta orain arrazoia eman dio herrialdeko auzitegi gorenak: Gorte Konstituzionalak. Zehazki, hirugarren sexua legeztatu dezala exijitu dio Gorteak Alemaniako parlamentuari.


"Gaitzitzen nauten norberekeria eta arrazismoa daude Frantziako gay komunitatean"

Isilpean atxikiriko historia argira ekartzeko balio ukan du 120 battements par minutes (120 taupada minutuko) filmak Cannesko Urrezko Palmorria irabazi izanak. 80ko hamarkada bukaeratik aitzina hiesaren aurka eramandako borroka du hari nagusi. Jendartearen eta agintarien ezaxolakeria irauli duen militante horietariko bat dugu Didier Lestrade, Parisko Act Up-en lehen lehendakaria izandakoa.


Erasoak eraso, lesbiana bat protagonista duen komikia argitaratuko dute

Komikiko pertsonaia da Ana, lesbiana eta umoretsua. Gehitu elkartearen aldizkarian ateratzen da 2013tik eta orain liburu bihurtu nahi dituzte haren bizipenak, bereziki gazteek eta nerabe lesbianek erreferente positiboak izan ditzaten.


Sexu bereko bikoteak Alemanian ere ezkondu daitezke pasa den igandetik

Bikote homosexualen ezkontza onartu zuen Alemaniako parlamentuak joan den ekainean eta igande honetan sartu da legea indarrean. Berdintasunaren borrokan eguna bera ospatzeko asmoz, bikote ugari ezkondu da igandean Alemanian.


Perlak | "120 battements par minute". Aktibistaren gidaliburua

Sutsua, gerrillaria, pasionala da 120 battements par minute, Act Up taldearen aktibismoa bezalatsu.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude