Fernando Perezen "Suite Habana"k eman zion hasiera atzo
Donostiako Zinemaldiari. Gaurkoan, Sail Ofizialean "Supertex" eta "The station agent" filmak ikusi ahal izango dira. Belodromoan, berriz, "The italian job" eta Zabaltegi Sailean "Lejano (Uzak) eta "Los abajo firmantes". Sail horietatik at ikusi ahal izango dira, besteak beste, "Rachida" eta "Besos de mariposa" filmak. Bestalde, Zinemaldiko zuzendari Mikel Olaziregik adierazi duenez, Julio Medemen "La pelota vasca, la piel contra la piedra (Euskal pilota, larrua harriaren kontra)" eman egingo da igandean. Azken egunotan filma programaziotik kentzeko eskatu dutenei, halakorik gertatu ahal izateko agindu judizial bat eraman beharko luketela erantzun die.
Bitartean, Maria Cristina hoteleko langileek greban jarraitzen dute. Hala,
ELA sindikatuak hotelak grebalariak ordezkatu dituela salatu du. Mikel Olaziregik jakinarazi duenez, Maria Cristinan dauden izarrek zerbitzua bermatua duten arren, deseroso sentitzen badira Bilboko bost izarreko hotelen batera eramango dituzte.