Meatzaritzaren murrizketen aurkako greba orokorra egiten ari dira Leonen

  • Leongo 24 udalerrik egin dute gaur bat Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen aurkako greba orokorrarekin. Meatze-jarduera duten eremuetan daude udalerriok. Mobilizazioak ia egunero izan dira duela hilabete gatazka piztu zenetik, eta liskar ugari izan da langileen eta poliziaren artean.


2012ko ekainaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Ikatzaren produkziora bideratutako diru-laguntza %63 murriztu nahi du Gobernuak. Espainiako Senatuak gaurtik asteazkenera bitartean eztabaidatuko du Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektua, eta horregatik erabaki dute greba gaur egitea.

Pola de Gordon, La Robla eta Villablinoko alkateek, besteak beste, adierazi dute gizarte osoa "sentsibilizatzen" saiatu beharra dagoela, meatzaritzak zuzeneko eta zeharkako lanpostu ugariri eragiten dielako. Alkateok eta meatzariek Jose Manuel Soria Espainiako industria ministroari eskatu diote atzera egiteko, eta Leongo zonalde horiek bisitatzea proposatu diote, meatzaritza "zein garrantzitsua den" jabetzeko.

Palentzia eta Asturiasko hainbat udalerrik ere bat egin dute SOMA-FITAG-UGT eta CCOO sindikatuek egindako greba deialdiarekin. Hain justu, Asturiasko Santiago de Allerreko meatzean hiru langilek 21 egun daramatzate itxialdian.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude