Mboolo Mooye Doole eta @sosracismobiz elkarteek kontzentratzera deitu dute #AsteNagusia2019 egun handian.
Manteroek jaiak bizitzeko eskubidea dutela dioen pankarta alboan zutela, poliziaren neurrigabeko ekintzak salatu ditu herritar aldra batek. “Emigranteak dira eta ez delitugileak” leloa zabaldu dute oihu ozenen bitartez. Bizitzea ez dela delitua aldarrikatu dute, are gehiago bizi irauteko baldintza gogorrak jasan behar dituztenentzat.
Halaber, manifestariek egoera prekarioen bizi dutenek beti izango dutela herritarron elkartasuna eman dute aditzera!