Maxim Gunjia

  • 2006ko udaberrian Abkhazian sartzeko bisa lortzeko erotzen hasita nengoen. Ez nuen erantzunik jasotzen atzerri ministeriotik: ez posta elektronikoz, ezta faxez ere. Aldian behin saiatzen nintzen telefonoz deitzen, nonbait irakurrita bainuen baten batek ingelesez bazekiela ministerioan. Honela bilakatu nintzen "Dobry dyen" (egun on) besterik ez esateko deitzen zuen atzerritar misteriotsua, ingeles hiztunik ez baitzitzaidan egokitu.


2008ko abuztuaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Maxim Gunjia. (Arg: Lander Arbelaitz)

Nolanahi, B-plana ere baneukan: Interneten aurkitzen nuen Abkhaziako edozein helbideri e-mail "tipo" bat bidaltzen nion, nire burua aurkeztuz, noski, eta Abkhazian sartzeko asmoa eta helburuak adieraziz. Halako batean, mezu bat jaso nuen. Vladimir izeneko mina-desaktibatzaile bat zen eta atzerri ministerioan zuen lagun bati birbidaliko ziola nire e-maila esan zidan. Handik bi egunera, Maxim Gunjia, Abkhaziako atzerri ministrordearen mezu jator bat jaso nuen: "Zure bisa tramitatzeaz pertsonalki arduratuko naiz" zioen Gunjiak. Halaxe egin zuen, eta berari eskerrak sartu nintzen Abkhazian lehendabiziko aldiz. Erreportajean duzue orduan berari egindako elkarrizketatxoa.

Oraingo bidaia honetarako askoz ere arinago joan dira Abkhazian sartzeko tramiteak. Gainera, nire bisa ez ezik, bi gehiago ere lortu ditugu Maximi esker, bidaiakide izan ditudan Urtzi Urrutikoetxea eta Borja Portuondorentzat, hain zuzen. Abkhazian eman ditugun bi asteotan Maximetaz abusatu dugunaren inpresioa daukat. Lanez gainezka aurkitzen genuen beti bere ministerioko bulegoan eta, hala ere, guretzat lan extra egitea eskatu diogu sarri, elkarrizketak bideratzeko, grabatzeko baimenak lortzeko, ejertzitoarekin maniobretara joan ahal izateko...

Hori gutxi ez eta, Abkhaziatik kanpo ere lagundu digu Maxek. Izan ere, gomendatze-eskutitz bat bidali zion Hego Osetiako ministerioari gure lana goraipatuz. Horri eskerrak lortu genuen Hego Osetian sartzea: georgiarrek pasatzen uzten ez zigutenez, Hego Osetiako atzerri ministrordea etorri zen pertsonalki gure bila, errusiar bake tropek lagunduta, jakina. Geroxeago, antzeko gutuna idatzi zien honek Transnistriako ministeriokoei, eta "alfonbra gorri"ko harrera izan genuen han ere. Hein handi batean, Maximi zor diogu bidaia honetan egindako guztia.

Itabop (eskerrik asko) Max, eta hurrengora arte!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abkhazia
2017-10-22 | Ibai Trebiño
Kan Taniya, Abkhaziako atzerri ministro ordea
"Aldebakarreko independentzia aldarrikapena borroka berri baten hasiera baino ez da"

Kataluniako afera “arretaz” eta “interes handiz” jarraitzen ari dela aitortu digu Kan Taniya Abkhaziako atzerri ministro ordeak (Sukhumi, 1987). Abkhaziak aldebakarreko independentzia aldarrikatu zuen 1992an eta Georgiarekin izandako gerraren ostean,... [+]


2017-06-30 | ARGIA
Abkhazia Donostian: aitortu gabeko estatu bat, hango Atzerri ministro ohiaren begietatik

Maxim Gvinjia Abkhaziako Atzerri gaietarako ministro ohiak enbaxada berezia eduki du aste honetan Tabakalera Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunean. Ostiral honetan Xabier Madariaga kazetariak elkarrizketatuko du jendaurrean.


Kaukasoko lezioak
 
Pena handia eman dit Kaukasoko gerrak. Abkhaziar eta georgiarren kasuan bereziki, oso tamalgarria da: elkarren etsai bezain euskaldunen ahaide sentitzen dira biak, gurekiko estima sinestezina da. Han euskal kaukasiartasuna ez da teoria, zalantzarik gabeko egitatea baino... [+]

Eguneraketa berriak daude