Matxismoa hedabideetan: 2013a bost adibideren bidez

  • 2013an hedabideek argitaratutako berri matxistenen zerrenda egin du Patricia Reguero kazetariak Pikara Magazine aldizkarian. ARGIAn bost esanguratsuenak hautatu eta gurera ekarri ditugu.


2014ko urtarrilaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
El Mundok Obamaren argazkiak batuz egindako muntaia.

Danimarkako lehen ministroa “ile-hori guapa hori" denean

Nelson Mandela hil ostean, mundu osoko agintariak bildu ziren haren hiletan. Barack Obama AEBetako presidenteak erretratua egin zuen Danimarkako lehen ministro Helle Thorningekin. Agence France Press (AFP) argazkilaritza agentziak “identifikatu gabeko funtzionario” bezala izendatu zuen Thorning, irudia hartu eta gero.

Gainontzeko hedabideek ere ez zuten akatsa zuzendu. Tartean, El Mundok “Obama bikotearen artean arazoa sortu duen ile-horia” artikulua kaleratu zuen.

Nola akabatu eta zatikatu emakume baten gorpua?

Hori da Televisión Castilla la Manchak azaroaren 11ko arratsaldeko albistegian azaldu zuena. Ofizioz harakina zen gizon batek emakume bat erail zuen, eta ondoren harategian bertan txikitu zuen gorpua. Telebista kateak harakin batengana jo zuen berria dokumentatzeko, haragia pusketatan egiteko makina nola erabiltzen den jakiteko.

Reguerok hedabidearen jarrera kritikatu eta berriaren trataera zehatz mehatz azaldu du haren blogean.

Shaolin “maisua”

Juan Carlos Aguilarrek bi emakume erail zituen, Bilbon. Borroka arteetan aditua omen zen eta hori jarri zuten medio askok erdigunean. “Shaolin maisua” bataiatu, eta haren “mistizismoaren” inguruko erreportajeak plazaratuz.

Kasu horretan, “bigarren mailako herritar gisa” tratatu zituzten eraildakoak, Regueroren iritziz. Gertakariaren harira, June Fernandez kazetariak emakumeak prostitutak eta afrikarrak zirela esatearen garrantzia azpimarratu du artikulu honetan.

Abortua, emakumeen erabakitzeko eskubidea jo puntuan

“Erailtzea delitu izango da berriro ere Espainian”. Titular hori aukeratu zuen La Gaceta egunkariak abortuaren legearen Erreformaren gaiari eusteko. Ez ziren gutxiagorako izan La Razon eta ABCen azalak.

Lehenengoak, Down sindromedun haurra eduki  zuen familia eraman zuen azalera , “Bizitzaren garaipena” esaldipean. Bigarrenak, azken fasean zegoen emakume haurdun baten irudia hartu zuen.

Bikotekidea hil zuen kirolaria

Oscar Pistorius korrikalari paraolimpiar afrikarrak bikotekidea hil zuen iazko martxoan. Mass mediek ez zuten indarkeria matxistan arreta jarri. Marta Medianok Pikara Magazinen aztertu bezala, arazoa beste bat izan zen hedabideen aburuz.

“Haientzat drama da Pistoriusek liderrik gabe uztea hegoafrikarrak, atletismoaren zaleak eta Mendabaldeko gizonek orokorrean, baita Joko Olinpiarretan parte ez hartzea ere”. Emakume bat hil izanari arreta gutxi bideratzea salatzen du Medianok, eta egiturazko indarkeriaren aipamenik ez egitea. Medioek "kirolari" figura indartu izana kritikatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


2024-04-04 | Ahotsa.info
Ahotsa.info, 10 urte kalean Nafarroa eraldatu nahi dutenei ahotsa ematen

Ahotsa.infok 10 urte egin berri ditu lanean. 2014an jaio zen, Nafarroa maila sozial eta politikoan eraldatu nahi zuten haiei ahotsa emateko asmoz. Intentsitate handiko testuinguru batean, UPNk agintzen zuen eta Nafarroako Gobernuaren aurkako oposizioa kalean mobilizatzen zen,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


Eguneraketa berriak daude