argia.eus
INPRIMATU
Materiala jaso ahala hasiko da emititzen Gure Irratia

2006ko abenduaren 11

Abenduaren 6ko iluntzean Gure Irratiak Uztaritzen dituen estudioak kiskali zituen suak. Uztaritzeko egoitza berria kanpaina indartsu bati esker bildutako diruarekin zabaldu zuten. Orain, Uztaritzeko udalak utzitako lokalean egokituko dute behin-behineko estudioa. Jasotako sostenguari eta elkartasunari esker erosi dute material berria eta jaso bezain laster hasiko dira berriro emititzen. Sostengu kanpainak jarraitzen du: kontu korrontearen zenbakia: 3035 00 5987 0590 05 2623 (Euskadiko Kutxa).