Mas garaile berriz ere

  • Artur Mas berearekin atera da azkenean eta Kataluniako independentismoak zerrenda bateratua du irailaren 27rako, gizarte zibileko pertsonez eta politikariez osatutakoa.


2015eko uztailaren 15an - 11:05

Sigletara itzulita, CDC eta ERC esparru politikotik eta ANC, Omnium eta AMIk zibiletik. Pertsonetara ekarrita, Artur Masen zerrenda, baina Mas lehen postuan joan gabe: bera zerrendako laugarrena izango da eta bostgarrena Oriol Junqueras. Lehen hirurak gizarte zibileko independenteak izango dira.

Independentismoak beste bigarren zerrenda ere izango du, CUPek osatutakoa. Hasiera batean CUPek  ere parte-hartu zuen zerrenda bateratuaren elkarrizketetan, baina azkenean bi arrazoirengatik uko egin dio bertan izateari: batetik, ez da erabat alderdi politikoetatik at diren pertsonez osatutako zerrenda; bestetik, ez da aurreikusten irailaren 27ko hauteskundeen ondoren berriz hauteskundeak deitu eta prozesu konstituziogilea deitzea. Quim Arrufat CUPeko parlamentaria kritiko agertu da.

Estu ibili da, baina beste behin ere Mas garaile atera da prozesutik. Ez berak nahiko lukeen moduan seguruenik, baina bai berak kontrolatutako prozesuan. Iazko azaroko erreferendumaren aurretik bideratua nahi zuen bera buru lukeen zerrenda bateratuarena. ERCk ez zuen amore eman orduan, baina orain bai.

ANCk, Ominium eta AMI argi egin dute zerrenda bateratuaren alde eta ERCk ez du bat egitea baino beste aukerarik izan, hori bai, azken ahaleginean lortu du Mas ez izatea zerrendaburu. Negoziazioak izugarri estuak izan eta asteartean elkarrizketak apurtzekotan zirenean Masek azken kartutxoa erabili zuela Junquerasekin: zerrenda bateratu barik ez ditut hauteskundeak deituko irailaren 27an. Eta Junquerasek amore eman ei zuen. Baina ongi kokatua dago, independentismoak plebiszitua irabazten badu hortik aterako litzatekeen gobernua bideratzeko. Baldin eta zerrenda buru hautatuko den independenteak itzalik egiten ez badio behintzat.

Paradoxikoa bada ere, iazko azaroko emaitza onen ondoren indarra galdu du independentismoak, bai ekimenean eta baita hauteskundeetan ere. Independentismoaren aldetik, dena den, dagoeneko prest da Kataluniako plebiszitua eta orain bai, inkestek garaipena ematen diote legebiltzarrean gehiengo osoa izateko, baina oraindik boto emaileen erdia baina gehiago eskuratzeko ez.

 ICVk, Podemos eta Prozesu Konstituziogileko indarrek duten jarrerarekin oso gaitza ikusten da independentismoak boto emaileen %50etik gora egitea. Adi baina, inork ez baitzuen aurreikusten iragan arazoko erreferendum ez ofizialean 2,8 milioi pertsonek parte hartuko zutenik. 75 egun dituzte dena ondo prestatzeko.

Eta unionismoak nola hartuko du erronka? Ez da jarrera bateraturik izango eta bakoitza bere indarrekin joango da; horrek haien erantzuna ahultzen du ordezkaritza lortze aldera. Espainiako Gobernuari dagokionez, La Razonek dioenez, hauteskundeei plebiszitu izaera emango bazaie PPk  helegitea jarriko luke Espainiako Konstituzio Auzitegian.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako plebiszitua
2019-08-08 | Jesus Rodriguez
Katalunia independentziarantz
Goia eta behea

La Directa-ko kazetari Jesús Rodríguezek azaldu du 2017ko urriaren 1ean behetik gora egin zuen borborrak 2020ko hauteskunde autonomikoetan goitik ixteko arriskua duela. Erreferenduma deitzeagatik jasotako kartzela zigorren aurrean emango den erantzuna gakoa izango... [+]


50.000 pertsonak babestu dituzte Mas, Ortega eta Rigau auzitegirako bidean

Astelehen honetan epaituko dituzte Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta, bere lehendakariorde Joana Ortega eta hezkuntza sailburu Irene Rigau, 2014ko azaroaren 9ko kontsulta antolatzeagatik.


2016-12-16 | ARGIA
Carme Forcadell, auzitegi batean deklaratuko duen Kataluniako Parlamentuko lehen presidentea

Kataluniako Parlamentuko presidente Carme Forcadellek, desobedientzia eta prebarikazio delituak egotzita Kataluniako Auzitegi Nagusian deklaratuko du gaur. Hainbat hautetsi eta herritarrek babestuta joan da epaitegira.


Espainiak indar juridikoarekin erantzungo dio Kataluniako “deskonexioa”ri

Pentsatu baino lehenago ekin dio Kataluniako Legebiltzarrak Espainiarekiko deskonexioari. Urratsak dira, sinbolikoak, baina hortik hasten da. Espainiak Brunete juridikoa mobilizatuko du lehenbizi. Hemen prozesuaren unea hobeto ulertzeko zazpi gako.


Ibarretxe eta Mas

2004KO ABENDUAREN 30a, Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe Plana onartu zuen Batasunaren ezinbesteko hiru botorekin –hiru alde hiru aurka–, honek aurreko aste eta hilabeteetan planaren aurkako jarrera argia erakutsi zuen arren. Ezustekoa tamainakoa izan zen euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude