CUPek Mas baztertu ondoren diputatu kargua utzi du Antonio Bañosek

  • CUPen Kontseilu Politikoak ezezkoa eman dio Artur Masi eta erabakiaren biharamunean diputatu kargua uztea erabaki du irailaren 27ko hauteskundeetan zerrendaburu izan zen Antonio Bañosek.


2016ko urtarrilaren 04an - 09:55
Antonio Baños CUPen igandeko bileraren aurretik (argazkia: AFP).

"Arrazoi politikoengatik" utzi du Bañosek Kataluniako legebiltzarreko eserlekua, ez delako gai sentitzen "gehiengoak hartu duen jarrera defendatzeko". Bañosek berak idatzitako gutun batean azaldu du bera Junts Pel Sí koalizioak egindako proposamena onartzearen aldekoa zela, La Vanguardian irakurtzen denez.

Irailaren 27ko hauteskundeen ondoren, iazko azaroan, honakoa adierazi zion Bañosek ARGIAri Artur Masen inbestidurari buruz: "Guk beti esan dugu Mas presidente gisa, hau da, kontseilariak izendatzen dituen Gobernuko agintari nagusi gisa bozkatzearen, eta apokalipsi itxura duten hauteskunde aurreratuen eszenatokiaren artean, aukerak daudela, aukera hobeak, independentismoa indartzen dutenak".

Ondorengo hilabeteetan CUPen eta Junts Pel Síren arteko elkar ulertzeko zailtasunek bestelako aukerentzat zirrikitu geroz eta estuagoa utzi dute.

CUPek kanpainan hartutako konpromisoa

Hauteskunde kanpainan hartu zuen Mas ez inbestitzeko konpromisoa, eta hiru hilabete geroago berretsi egin du. Guztira 67 pertsonak eman dute bozka, eta emaitza estua izan da: 36k egin dute Mas inbestitzearen kontra, 30ek alde, eta bat abstenitu egin da.  CUPek adierazi duenez, 10 diputatuen abstentzioa da Sabadelleko Asanblada Nazionaleko berdinketa islatzeko modurik aproposena.

Erabaki horren ostean bi aukera zabaldu dira: Junts Pel Sík hautagai berria aurkeztea, edo hauteskundeak martxoan errepikatzea. CUPeko diputatu Gabriela Serrak “orain arte mugitu ez duen fitxa mugitzera” deitu du Junts Pel Sí. Sergi Saladie diputatuak gaineratu du balizko hautagai alternatiboei ez dizkietela ateak itxiko. “Oraindik astebete dago proposamen berriak egiteko. Gehiengo independentista dugu prozesua aurrera eramateko, baina hautagaitzaren inguruan oraindik ez da kontsentsurik erdietsi”.

Gauzak horrela, baloia orain Junts Pel Síren teilatuan da. Hautagai berri bat aurkeztekotan, urtarrilaren 9ra arte izango luke epea, 10ean legebiltzarra automatikoki desegingo baita presidenterik izan ezean. Koalizioak orain arte irmo eutsi dio Masen hautagaitzari, eta behin baino gehiagotan esan du ez dela beste aukerarik. Hortaz, jarrera horri eutsiz gero, hauteskundeak egin beharko dira berriro. “Hauteskundeak errepikatu behar izatea gaur gaurkoz karta eskuetan duenaren immobilismoaren ondorio izango litzateke”, azaldu du Serrak.

CUPen aurka egin dute Forcadellek eta Sanchezek

Erabakia jakin eta gutxira Kataluniako parlamentuko presidente Carme Forcadellek adierazi du uste zuela CUPek irailaren 27ko "mandatu demokratikoa” errealitate egiten lagunduko zuela, baina “oso oker” zebilela.

Ildo beretik mintzatu da Jordi Sanchez, Kataluniako Asanblada Nazionaleko (ANC) presidentea: “Barkamena eskatu nahi diogu ANCk edozein aukera independentistari bozkaztea eskatu zuenean gutaz fidatu zen orori”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude