'Mas'-ek ez du beti 'gehiago' esan nahi

  • Kataluniako Principaten hauteskunde autonomikoak aurreratuko dituztela adierazi ondoren, Artur Mas-ek, Generalitateko presidenteak, Principaten independentziarako balizko bide orri bat aurkeztu duela ikusi dugu.

2012ko azaroak 21

Convergència i Unió alderdiaren politikaren azken 30 urteotako ardatz nagusiak gestio erregionalista, Moncloan agintean dagoen alderdiarekin estatu mailako akordioak egitea, itun fiskala bultzatzea, “politika españolistak” defendatzea (Jordi Pujol-ek, CiUko presidente ohi historikoak, berriki esan bezala NATOko idazkari nagusi ohi batekin hizketan ari zela), eta azken bi urteotan PPren neurriekin bat datozen murrizketak trabarik gabe ezartzea izan dira.

Baina gaur, Bartzelonako manifestazio historikoaren ondoren, CiUk dio jada ez duela Espainian bere lekua egin nahi baizik eta Espainiarekin hautsi nahi duela. Kataluniako Asanblada Nazionalak ordezkatzen duen nahaspila politiko osoak bultzatu eta txalotu zuen iritzi aldaketa hau.

Gobernu zentralaren estrategia bera jarraituz eta burgesia katalanaren babesarekin, zerbitzu sozialetan egindako murrizketa sistematiko eta bortitzek markatutako legegintzaldi baten ondoren, orain CiUk bere egiten du herriak adierazitako aldarrikapen bat. Hau da, murrizketen aurkako ehunka manifestazio, itxialdi, protesta edo grebatan herri harekin berarekin izandako jarrera errepresiboa errotik aldatu ei du.

Askapenaren ordezkari batzuk Herrialde Katalanetan egon ginen Bartzelonako Diada izan zen egunetan eta hala, momentu politikoari pultsua hartu ahal izan genion. Joko politiko honen atzean ezkutatzen diren zenbait kontzeptu argitu nahi genituzke, kontuan harturik gainera, bistako arrazoiengatik Euskal Herrian izaten ari den oihartzun mediatikoa.Nahiz eta oihartzun mediatiko honek, gure ustez, kasu askotan ez duen prozesu hori bere osotasunean islatu.

Lehenik eta behin Generalitateak eta Espainiako Gobernuak murrizketak egiterakoan duten elkar-ulertze maila sakona azpimarratu beharra dago. Harreman adeitsua, nahiz eta PPk birzentralizazio neurriak proposatu izanak erregionalistak deseroso sentiarazi dituen. Handitzen doazen mobilizazio soberanistetan bandera gisa itun fiskala sartzeko ahaleginek porrot egin ondoren, burgesia katalanak bere lekua topatzen saiatzea erabaki du, arrazoi ekonomiko eta politikoengatik beharrezkoa zaion Espainiaren barruan.

La Caixa, Albertis, Gas Natural Fenosa, Freixenet edo Grupo Godó buru direlarik, espainiar estatuaren menpeko goi burgesia honek bere ordezkari politiko nagusia, Convergència i Unió, egoera berri honetan birkokatu du. Bide horretan kokatu behar dira hauteskundeen aurrerapena, komeni zaiena egiteko askatasuna emango dien gehiengo osoa lortzeko; hau da, estatu propio baten sorrera ekar lezakeen kontsulta batera zuzendutako balizko bide orria garatzen den bitartean, murrizketekin jarraitzeko askatasuna lortzeko.  

“Estatu Propio” delakoa da, hain zuzen ere, aletu nahi dugun lehen kontzeptua. CiUk Kataluniak egitura eta ahots propioak behar dituela dio, independentziaren kontzeptua erabiltzea saihestuz. Nahita erabilitako anbiguotasun horrek atea guztiz zabalik uzten dizkio Québec-en 1980ko erreferendumaren garaian gertatutakoaren antzeko egoera bat bizitzeko aukerari; azken aldian CiUko kide bat baino gehiagoren ahotan dagoen kontua. Egoera bat non legeak sortzeko, zergak kobratzeko, nazioarteko harremanak eta kultura kudeatzeko ahalmena diren hizpide, baina baita berdinen arteko elkarte ekonomiko bat, partekatutako enbaxadak eta armada eta hainbat organismo komun ere. Euskal Herrian baten batek, itzulipurdi linguistiko baten bidez, soberania partekatu gisa definitu zuena. Proiektu politikorik gabeko independentismo horren gorakada lasaitzeko kudeaketa egiturak aldatu, menperatze egiturak ukitu gabe uzteko. Hau da, benetako lema politikoaren buru direnak, botere ekonomiko eta finantzarioa, bere horretan utziz. 

Maila sozialean, independentziaren aldeko mugimendu honen ordezkari nagusia Kataluniako Asanblada Nazionala (ANC) da. Organismo honek Principateko espektro politiko katalanistaren gehiengoa batzen du, izan ere, bere agendako puntu bakarra Principataren independentzia aldarrikatzea da. Balizko independentismo honen atzean adostutako beste baldintza bat ezkutatzen da: “estatu propioa bai baina Europar Batasunaren barruan”, Diadako manifestazioko pankartak zioen bezala “Catalunya, nou estat d’Europa”. Jaiotzetik ideologikoki markatuta dagoen supraegitura kapitalista horren parte izatea bezain kontu labainari buruz ez da eztabaidarik eman eta zuzenean indar metaketa hau gauzatzeko baldintza gisa ezarri dute. Ez gara agerikoa dena azaltzen luzatuko eta honela laburbilduko dugu: Nazioarteko Diru Funtsaren, Munduko Bankuaren, NATOren, Alemaniaren kontrol autarkikoaren eta beste hainbaten menpe dagoen Europar Batasun hau eta independentzia kontzeptu kontrajarriak dira berez.    

Subjektu politikoaren harira, Esquerra Independentistak izan ezik, ANC-n ordezkatutako Principateko alderdi politikoek estrategia nazional bat sortzea baztertu dute eta, pragmatismo politikoaren izenean, haien aldarrikapen politikoak lurraldearen zati batera soilik zuzentzea erabaki dute. 

Alde batetik, eskuin erregionalistak beti egin dio uko marko nazionalari. Jarrera hau interes hutsetan oinarritzen da, CiUk ondotxo baitaki Principatean duen nagusitasunak indarra galtzen duela Països Catalans-en osotasunean. Maniobra politiko aski ezaguna gure artean, EAJk Lizarra-Garaziko akordioa haustean argi eta garbi ikusi genuena.

Beste indar batzuentzat aldiz, marko nazionalari uko egiteko aitzakia “erritmo ezberdinetako politika” da. Beste modu batera esanda, indar hauek lurraldearen batasuna utopia lortezintzat hartzen dute eta igarotzen utzi ezin dugun momentu historiko baten balizko etorreraz baliatzen dira. Ukazio hau apaintzeko, diskurtso horri beste argumentu hau gehitu ohi zaio: “estatu burujabe bat lortuz gero bidea erakutsiko genioke gainerako lurraldeei,  herria osoaren batasuna lortu arte”. Hori bai, oso argi dago prozesu horren buru direnek emango diguten eredua: kasurik honenean, estaturik gabeko herri eta kulturen hiltzaile nagusiaren, alegia, kapitalismoaren menpe dagoen estatu baten sorrera. Ironikoki esan genezake, hala balitz, lurraldeko eremu benetan independiente bakarra Eurovegas izango litzatekeela.

Historiak hamaika adibide eman dizkigu (ez da beharrezkoa Irlandako kasu ezagun baino ezagunagoa aipatzea) zera erakusten digutenak: barne muga berriak sortzeak inposatutako mugek eragindako desberdintasunak sakontzea, gainerako lurraldean errepresioa areagotzea eta gatazka politikoa luzatzea dakar.  

Askapenako zenbait kidek bertatik bertara ikusi ahal izan genuen zein anitza zen Diadaren egunean kalera atera zen jendetza. Estatu espainiarrak haien herrialdea ukatzeaz nazkatuta dauden pertsonak. Etorkizunaren ikusle hutsa izateari prou!, nahikoa da! esan dioten katalanak. Gizartearen zati handi batek bere buruari galdetu dio nola antolatu nahi den hemendik aurrera, inposaturiko legaltasun espainolaren oztopo ideologikoak gaindituz. Hauxe da txalotu nahi dugun gertaera, itxaropenari ateak ireki ahal dizkiona.

Badakigu ezkerreko mugimendu independentista katalanak jakingo duela koiuntura honi moldatzen herri batasunaren proiektua indartzen jarraitzeko. ARRAN izeneko gazte antolakunde bateratuaren sorrera edota CUP (Candidatura d’Unitat Popular) herri hautagaitzen hedapena zein, hausnarketa prozesu luze baten ondoren, lehendabiziko aldiz hauteskunde autonomikoetara aurkeztea, honen adibide garbiak dira. Independentzia oihukatzean bandera aldatzeaz haratago ikusten duten herritarren batasunaz ari gara. Salses-etik Guardamar-era eta Fraga-tik Maó-ra hizkuntza bera hitz egiten duen eta kultura bera bizi duen herria, inoren esku hartzerik gabe kudeatzeko borrokatzen dutenen batasuna.

Kanal hauetan artxibatua: CiU  |  Internazionalismoa  |  CUP

CiU kanaletik interesatuko zaizu...
2015-06-16 | Xabier Letona
CiU zatituko da?

Kataluniako politikan galdera bat da nagusi egunotan: independentzi prozesuak CiUren apurketa ekarriko du datozen egunetan?


2015-04-19 | Axier Lopez
"Independentzia soilik izango da posible CIU gabe"

Militantzia ardura anitzak izan ditu Anna Gabriel Sabaték (1975, Sallent, Bartzelona): lehen Correllenguaren (Korrikaren ahizpa katalana) antolatzailea, Terra i Llibertat kolektiboko kidea sorreratik, zinegotzia, CUPeko idazkari orokorra, Endavat-eko kidea, "Independentzia, guztia aldatzeko" kanpainaren eledun... Egun Parlament-ean dihardu CUP taldeko koordinatzaile gisa. Euskal Herrian ezohikoa zaigun doinu libertarioa dario bere independentismoari.


2015-01-13 | Nerea Ibarzabal
CiU eta ERCren arteko akordioa eskatzeko mobilizazioak hasi ditu ANCk

Asamblea Nacional Catalanak (ANC) proposatutako Twitterreko etiketa, #AcordiEleccionsJa, mundu mailako trending topic bihurtu da astelehen gauean. Masi eta Junquerasi akordioa eskatu diote herritarrek, hauteskundeak aurreratu ahal izateko.


2015-01-12 | Nerea Ibarzabal
Ezker independentista eta antikapitalista, hausturaren aldeko hautagai Katalunian

ERCk eta CiUk euren zerrendak aurkezteko baldintzei buruz eztabaidatu bitartean, zenbait erakunde ezkertiar independentista eta antikapitalistek, CUPek barne, hautagaitza zabala aurkeztuko dute Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetarako.


2015-01-08 | Malen Aldalur
Junqueras eta Mas akordiotik "gero eta hurbilago"

Oriol Junqueras ERCko buruak esan du akordioa "uste baino hurbilago" egon daitekeela. Convergenteek eta errepublikarrek zerrenda bana aurkeztea adostu dute, baina baldintzekin.


2014-12-17 | Malen Aldalur
Bartzelonako Can Vies zentro sozial okupatua berreraikitzen jarraituko dute, eragozpenen gainetik

Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro soziala berreraikitzen jarraituko dute, Udalak agindutakoaren aurka. Maiatzean etxe okupatua husten ahalegindu ziren eta eraikinak kalte larriak jasan zituen.


2014-10-30 | ARGIA
Nazioarteko salaketa adostu eta sinatzea proposatuko dute azaroaren 9an

Kataluniako bloke soberanista prestatzen ari da nazioartean zabaltzeko salaketa-dokumentu bat, azalduz Espainiako Estatuak eragozten diela katalanei beren etorkizunaz hitza izatea.


2014-10-29 | ARGIA
Bi milioi katalanek baino gehiagok emango dute botoa azaroaren 9an

Gabinet d'Estudis Socials i Opinió Pública (GESOP) agentziak El Periódico de Catalunya egunkariarentzako prestatu duen inkestaren emaitza da asteazkenean ezagutu dena.


2014-10-21 | ARGIA
Hauteskundeak urtarrilean Katalunian?

Gutxitan ikusten da Kataluniako esparru soberanistan ANCri eta Omnium Culturali kritika egiten dionik, baina Artur Masi hiru hilabetean hauteskundeak deitzeko jarritako epeak piztu du kritikarik.


2014-10-09 | Xabier Letona
Alderdi soberanistek A9ko kontsultara nola iritsi erabaki behar dute

Hilabete besterik ez da falta azaroaren 9rako eta Kataluniako kontsultaren ateak irekita dira oraindik, Madrilek Kontsulta Legea eta dekretua behin-behinekoz suspenditu baditu ere. Ateak zabalik dira, baina inork ez daki zer gertatuko den.


2014-10-03 | ARGIA
Kataluniako alderdiek A9ko kontsultarekin aurrera jarraitzea erabaki dute

CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUPek Kataluniako azaroaren 9ko kontsultarekin aurrera jarraitzea erabaki dute, goizean Generalitatean Artur Masek deitutako bileran hiru ordu iragan ondoren. 18:00etan bilerarekin jarraituko dute kontsultaren gainerako xehetasun guztiak behar bezala lotzeko.


2014-10-02 | Malen Aldalur
Galdeketarako beste urrats bat Katalunian: kontrol batzordea sortu dute

Kataluniako parlamentuak  galdeketa egin ahal izateko beharrezko prestakuntzekin jarraitzen du, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Azaroaren 9ko galdeketaren behin-behineko suspentsioa iragarri zuen arren.


Katalunian independentismoa gorantz doa eta %45era heldu da azken inkestan

Artur Mas eta Mariano Rajoy aurki biltzekoak dira, baina antza denez, adostasunera heltzeko esperantza gutxirekin. Bien bitartean, El Paísek egindako inkesta baten arabera, independentismoa gorantz doa Katalunian. Inkestaren arabera, Masek planteatutako bi galderei %45ak emango lioke baiezkoa; maiatzean egindako galdeketan baino hiru puntu gehiago.


Politikariak eta herritarrak, ia denak Gallardonen aurka

Uztailaren 3an eta 4an, Bizitzeko Eskubidearen aldeko Nazioarteko Mintegian bildu dira hainbat parlamentari Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Alboko aretotik, emakumeen elkarteek eta oposizioko alderdiek ezetz esan diete, ez dutela abortuaren lege erreforma onartuko.


Josep Maria Tost (CiU) Eusko Legebiltzarrean mintzatu da hondakinez

Kataluniako Hondakinen Agentziaren burua den eta Riudecanyesko alkate izanik han Atez Atekoan ari diren udalerrien federazioko lehendakaria izana den Josep Maria Tost (CiU) ekainaren  18an mintzatu zen Eusko Legebiltzarrak hondakinen kudeaketaz aztertzeko daukan batzordean.


UPyD eta EAJ talde berean ariko dira Europako Parlamentuan

Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzak (ALDE) UPyD alderdia onartu du, talde berean dauden EAJ eta CDCren kontrako botoekin. Trukean, autogobernuari buruzko azpitaldea sortzea onartu du ALDEk.


Can Viesen hondakinak Palau bat estaltzeko

Istiluak, barrikadak eta sua hirugarren gauez Bartzelonako Sants auzoan. Can Vies zentro sozial autogestionatua hustu eta eraistearen kontrako protesten albiste ugari irakurtzen ari gara baina, zergatik erabaki dute 17 urtez martxan egon den eraikina justu orain hustea?


2014-03-19 | Ane Lusarreta
Espainiako Kongresuak apirilaren 8an esango dio ezetz Kataluniaren erabakitzeko eskubideari

Espainiako Diputatuen Kongresuan apirilaren 8an egingo dute Kataluniaren erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida.


EAJ eta CIU batera joango dira Europako Hauteskundeetara

Maiatzean egingo diren Europar Batasuneko Hauteskundeetarako hautagaitza bateratua aurkeztu dute EAJ eta CIU alderdiek. Ohiko koalizio bihurtu da jada.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude