Martxoaren 8an emakume greba egiteko asanbladak antolatu dituzte

  • Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8an “planto” egitera deitu du.  Lau arlo nagusi izango ditu grebak: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba. Egunaren nondik norakoak zehazteko asanbladak antolatu dituzte Donostian, Gasteizen eta Iruñean.


2018ko urtarrilaren 04an - 11:42

Lehengo urtean Latinoamerikako hainbat hiriburutan antolatu zituzten grebei jarraipena emango zaio Euskal Herrian. Erronka berria izango da baina mugimendu feministatik zabaldu  duten mezua argia da: “Guztiok gelditzen bagara, sistema geratuko dugu”.

Urtarrilaren 10ean egingo dituzte asanbladak. Donostian Emakumeen Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Gasteizen, aldiz, Aldabe gizarte-etxean egingo dute batzarra ordu berean. Iruñean Zabaldin antolatu dute asanblada, arratsaldeko 18:00etarako. Parte hartzera dei egin dute, “norbanakoa garrantzitsua delako, baina batuta garaiezinak garelako”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


Zapi morea

Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2024-03-17 | Diana Franco
Teknologia
Zirkuitua hackeatu

Martxoaren 8a dela eta, berri eta iritzi ezberdinak irakurri ditut. Berdintasunerako bidean lan handia egiten ari da gure gizartea, eta publikoki berdintasunerako bidean feminismoa onartua den borroka bada ere, gizarteko mikrokosmosetara jaisterakoan, bada oraindik berdintasuna... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Eguneraketa berriak daude