Martxoaren 8a: feminismoa aldarrikatuko dute kapitalismoak dakarren hondamendiaren aurka

  • Euskal Herriko koordinadora feministak Basakeria heteropatriarkal kapitalistaren aurka, feminismoa zorroztu! goiburua aukeratu du aurtengo martxoaren 8ko mobilizazioetarako. Kapitalismoak zibilizazioaren porrotera garamatzala esanez hasten den agirian, feminismoa “zorrozteko” deia egiten dute: “Ez dago astirik. Makina geldiarazi behar dugu eta haustura bat eragin eredu ekonomiko, energetiko, sozial eta kulturalean”.


2017ko martxoaren 07an - 17:50

Koordinadorak, azkeneko urteetan ohi den legez, martxoaren 8an modu bateratuan parte hartzeko deia zabaldu du. Kapitalismoaren bilakaerak “basakeria nonahi” hedatzea eragin du eta hori aurre egiteko arma feminismoa da, haien hitzetan. “Bortizkeria matxistatik babesteko; lan merkatuko erasoei aurre egiteko; bizi gaituen lurra zaintzeko (…) Gure armak zorrozten ari gara zibilizazio berri bat eraikitzeko”, adierazi dute.  

Bestelako eredua behar dela esateko kalera ateratzera deitu dute: “Funtsezko aldaketak beharrezkoak izango dira gure balio, harreman pertsonal eta konunitarioetan, bikote eta familia ereduetan, eguneroko praxian, produkzio moldeetan, zaintza lanen banaketan edota lurralde antolamenduan”.

Kapitalismoaren “testuinguru suntsitzailean” bortizkeria patriarkalak berebiziko indarra duela gogorarazi dute, baita emakumeen aurkako zapalkuntzak hainbat aurpegi dituela azpimarratu ere. Hala, koordinadorak adierazi du emakumeak direla zaintza lanen bermatzaile bakarrak, feminizidioa eguneroko kontua dela, emakumezkoen sexu eta ugaltze askatasuna kolokan dagoela…

Arratsalderako manifestazioetarako deia egin dute Euskal Herriko bost hiriburu nagusietan, eta bat egin dute, halaber, eguerdiko 12:00etatik 12:30era “enplegu, zaintza eta kontsumo” etenaldia egiteko nazioarteko deialdiarekin.

Hauek dira hiriburuetako hitzorduak:

Baiona: Herriko Etxean, 18:30ean

Bilbo: Arriagan, 19:30ean.

Donostia: Bulebarrean, 19:00etan.

Gasteiz: San Anton plazan, 20:00etan.

Iruñea: Gazteluko plazan, 20:00etan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude