Ipuinetan oinarritutako ekitaldiak izango dira Ahoz Aho jaialdian datorren martxoaren 5etik 8ra arte Ordiziako Barrena kultur etxean eta Herri Antzokian. Hemeretzigarren edizioa du jaialdiak eta aurten munduan askatasunez adierazten diren ahotsak omendu nahi izan dituztela aipatu zuen Antonio Gonzalez antolatzaileak. Datorren astean Tolosan izango dira.