Zortzi aste barru iritsiko da zinema aretoetara Paul Urkijo gasteiztarraren lehenengo film luzea.
Paul Urkijo gasteiztarraren lehenenengo pelikula luzea, Errementari, martxoaren 2an iritsiko da zinema aretoetara.
Sitgesko zinema jaialdian eman zuten lehen aldiz, eta Donostiako Beldurrezko Astean proiektatu zuten ondoren; hain zuzen ere, ikusleen saria jaso zuen filmak.
Patxi Errementaria ipuinean oinarrituta dago filma, eta Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoi eta Ramon Agirre ditu protagonista.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.