Paul Urkijo gasteiztarraren lehenenengo pelikula luzea, Errementari, martxoaren 2an iritsiko da zinema aretoetara.
Sitgesko zinema jaialdian eman zuten lehen aldiz, eta Donostiako Beldurrezko Astean proiektatu zuten ondoren; hain zuzen ere, ikusleen saria jaso zuen filmak.
Patxi Errementaria ipuinean oinarrituta dago filma, eta Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoi eta Ramon Agirre ditu protagonista.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
“Zinemak gezurrak esan ditzake, kirolak ez”. Hauxe da Julien Faraut zuzendari frantsesaren L’empire de la perfection (2018) pelikularen ardatza. Ideia Godarden elkarrizketa batetik dator: “Giza gorputzak gezurrik esan gabe jarraitzen duelako ikusten dut oraindik kirola. Politikak, zinemak eta literaturak gezurrak esan ditzakete, kirolak ordea, ez”. L’Équipe kirol aldizkarian aurkitutako hitz hauek bihurtu zituen bere pelikularen oinarri Farautek. Kasu... [+]
Bere burua “aktore, zuzendari, feminista eta zonbi-hiltzaile” definitzen du Leticia Dolerak (Bartzelona, 1981). Antzezle gisa ibilbide luzea egin ondotik, 2015ean zuzendu zuen bere lehendabiziko filma eta otsailaren hondarrean publikatu zuen Morder la manzana (Sagarra hozkatu), liburua.
Raul de la Fuente zuzendari nafarrak Damian Nenowrekin batera zuzendu duen Another Day of Life animaziozko filma aukeratu dute Canneseko zinema jaialdirako. Emanaldi berezia izango da eta lehiaketatik kanpo egon arren, ikusmina eragin du: filmak Ryszard Kapuscinski kazetari eta idazlearen Jeszcze dzien zycia liburua eramango du pantaila handira.
Arantxa Echevarría zuzendari bilbotarraren Carmen y Lola filma aukeratu dute Canneseko Zuzendarien Hamabostaldian. Hiri horretako zine festibal handiaren paraleloan egiten den festibala da, hedabideen arreta bereganatzen duen jaialditik independentea eta apustu zinematografiko berrien alde egiten duena.
Marokon sortu zen Reda Zine (Casablanca, 1977) kazetaria. Jaioterriko L’Boulevard musika jaialdiaren sortzaileetakoa da. Bolonian (Italia) bizi da, eta 2015ean The Long Road to the Hall of Fame aurkeztu zuen, Tony Kingen bizitza ardatz hartuta. Futbolari, aktore, ekintzaile politiko eta Public Enemy taldearen segurtasun arduradun izandakoaren bizitzaren bidez, AEBetako afroamerikarren azken hamarkadotako berri ematen du. Otsailean gurean izan zen filma aurkezten.
Netflix plataforma digitalak telesail berri bat estreinatzen duen bakoitzean (Stranger Things, Narcos, Black Mirror…) sekulako ikusmina sortzeko gaitasuna lortu du. Katalogoan ekoizpen propioko film bat sartzen dutenean ere (Annihilation, Okja…), mundu osoa adi egoten da. Baina dokumentalak txertatzen dituztenean, ostrazismoan erortzeko arrisku handia duten lanak bihurtzen dira, promozio kanpainetatik kanpo uzten dituztelako gehienetan eta edukien zerrenda potoloak betetzeko baino... [+]
Hamabi zinemagilek, Adabaki ekoiztetxearen ekoizpenarekin, Joseba Sarrionandiaren poemak eta ipuinak film kolektibo batean zinemara ekartzea erabaki dute. Aste honetan aurkeztu dute proiektuaren trailerra. Filma udazkenerako amaituta egotea espero dute egileek.
Goya sariarekin batera etorri zaio elkarrizketa zaparrada Mikel Serranori (Iruñea, 1975), eta nekatzeraino aritu da Handia filmaz batean eta bestean. Akaso horregatik, eskertu du pelikulaz harago ofizioaz ere hitz egitea. Mantso mintzo da, esatera doana ongi irudikatu beharko balu bezala. Ez du alferrik pentsamendu bisuala lanabes nagusi.
Ideia batzuen atzetik bide luzea egin behar izaten da maiz; eta beste batzuetan, ideiak berak dira zu aurkitzen zaituztenak. Halako zerbait gertatu zitzaion Maider Oleaga zinegileari (1976, Bilbo). Geroztik, sei urte eta zientoka lan-ordu joan dira, baina azkenean amaitu du Muga deitzen da Pausoa filma. Hezkuntzan zein politikan aitzindari izan zen Elbira Zipitria ezagutzeko egin duen bidea kontatu du lan horretan.
Martxoaren 19tik 28ra, hainbat dokumental eskainiko ditu 12. Ekozinemaldiak, Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Aurten energian jarriko dute fokua (zentral hidroelektrikoak, erregai fosilak…), eta energiarekin lotutako beste jarduerek ere izango dute tartea: meatzaritza, ura, elikadura, teknologia… Horrek guztiak ingurumenean eta gizakiongan dituen eraginak azaleratzea da helburua.