Greba orokorra deitu dute sindikatu abertzaleek martxoaren 29rako Hego Euskal Herrian

  • ELA, LAB, ESK, EILAS eta EHNE sindikatuek deituta, Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurkako greba orokorra egingo da martxoaren 29an (osteguna) Hego Euskal Herrian.


2012ko otsailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Iazko greba orokorreko manifestaldi bat (J.M. / Argazki Press)

Hiru sindikatuak, bestalde, ohar hau zintzilikatu du bere webgunean: "Azken orduotan zenbait hedabidetan agertu diren albisteen harira, Hiru sindikatuak argitu nahi du gaurkoz sindikatu honek ez duela deitu ezta babestu ere ezein greba orokorrerako deialdirik".

Oharrak dioenez, "sindikatu honen izenean hitz egiteko gai dira soilik bere Exekutibako kideak eta bozeramaile ofizialak".

Bestalde, CCOO eta UGTk ez dute oraindik erabaki greba orokorrera deituko duten ala ez.

Azken urteotako greba orokorrak

2009az geroztik egingo duten laugarren greba orokorra izango da. 2009ko maiatzaren 21ean egin zen aurrenekoa, 2010eko ekainaren 29an bigarrena, eta 2011ko urtarrilaren 27an hirugarrena.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude