Martxoak 8: emakumeen eskubideen aldeko aldarria kaleetan

Zuzeneko jarraipena
  • Mobilizazio eta ekitaldiz betetako eguna da gaurkoa. Arratsaldez, Euskal Herriko Koordinadora Feministak deituta, manifestazioak egingo dira bost hiriburu nagusietan; horrez gain dozenaka deialdi dago emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko. Ez dira deialdi bakarrak, ordea. Emakumeen Nazioarteko Egunarekin zerikusia duten albisteen berri emango du ARGIAk.


2016ko martxoaren 08an - 08:23
Gakoak
Milaka pertsona aterako dira gaur kalera emakumeen eskubideen urraketa salatzera.
Bideoak

600 pertsona inguru bildu ziren Baionan, Apezpiku etxera joan nahi zuten bere jarrera atzerakoia salatzeko. Ez zieten utzi.

 

 

"Sistema patriarkala suntsitzeko prest", azaldu zen Gasteizko Ernai. Denda bateko erakuslehioan jarri ziren beren aldarriekin.

 

 

Musika talde batzuek ere beren ekarpena egin nahi izan diote Emakumeen Nazioarteko Egunari. Urteetan egindako lana aitortu dio Huntza talde sortuberriak emakumeari.

 

 

 

Elkarretaratzeen argazki galeria

 

Urretxu-Zumarraga (Argazkia: Goierriko Hitza)
Lazkao (Argazkia: Goierriko Hitza)
Iruñea (Argazkia: Ahots.info)
Donostia (Argazkia: Piztu)
Bilbo (Argazkia: Bilboko Uriola)
Gasteiz (Argazkia: Alea)
Baiona (Argazkia: Iparraldeko Hitza)

 

“Etxeko zaintzei esker da posible ordaindutako lana”

Ekonomia feminista izan du hizpide Maider Iriarte Legardon Lanki Ikertegiko kideak Info7 irratiko Zebrabidea saioan. “Ordaindutako lana soilik baloratzen den gizartean bizi gara”. Etxe kanpoan lan egin ahal izateko ordea, etxe barruko lan “ikusezina” egiten da egunero: erreprodukzioa, zaintza lana eta nekazari txikien lana.

Emakumezkoek egiten dituzte lan horiek gehienetan, eta gizarteak, oro har, ez ditu baloratzen; are gehiago, zigortu egiten ditu. “Haurrak izateko adin tartean dagoen emakumea baino, nahiago dute dagoeneko haurrak dituen emakumea kontratatu”. Iriarteren esanetan, lan horiek egungo sistema ekonomikoaren iraunkortasuna bermatzen dute.

“Kontsumoan oinarritutako egungo ereduek kontsumitzaile potentzialak soilik ikusten dituzte etxe barruan. Etxeetan ere ekoiztu egiten da, hau da, produkzio guneak dira, eta bizitza eta giza baliabideak sortzen dira: etxeko zaintzei esker da posible ordaindutako lana”.

"Patriarkartua hezkuntzatik kanpora" nahi du Ikasle Abertzaleak-ek

"Emakume gara, edo gizon gara, edo biak gara, edo ez bata ez bestea gara. Baina garena garela ere nazkatuta gaude liburuetan gizonen izenak bakarrik ikusteaz, nazkatuta emakume zapalduen izenak bakarrik ezagutzeaz, nazkatuta erreferente diren guzti horiek maskulinitatearen eredu izateaz, nazkatuta patriarkatuaz eta nazkatuta feministak garela aldarrikatzeko egun zehatzak behar izaten jarraitzeaz".

Hala dio IAk martxoaren 8a dela-eta Bilboko Uriola agerkarira bidali duen Guk hezkidetza! Patriarkatua hezkuntzatik kanpora! agirian. Hemen ikus dezakezue dokumentu osoa (CC-By Sa lizentziari esker hona ekarria).

 

"Emakumeak zein herrialdetan hiltzen dituzte emakumeak izateagatik, ama?"

Zazpi urteko alabarekin izandako elkarrizketa labur bezain esanguratsua jaso du Nora Barrosok Axala blogean: "Emakumeen gerra".

Oarsoaldeko mugimendu feministaren pankarta.

 

"Maite ditut neska edo mutila diren ez dakitenak"

Honako hausnarketa utzi digu Oihana Iguaranek Tolosaldekoo Atarian (CC-By-Sa lizentziari esker ekarri dugu hona): ""Maite ditut neska edo mutila diren ez dakitenak".

"Emakume edo gizon garen esaten digutenetik etiketa horri dagozkion ezaugarriak erreproduzitzen hasten gara", dio Iguaranek. "Ondo egiten ez duguna azkar zuzentzen zaigu, eta etiketa gero eta estuago geratzen zaigu. Batzuek hor nonbait eusten diote etiketaren zamari, baina beste asko hasieratik jabetzen dira okerraz. Ez al litzateke onena norberak zer den aukeratu ahal izatea? Are gehiago, ez al litzateke ederra egunero zer izan nahi dugun erabaki ahal izatea?".

Audio osoa hemen entzungai

 

Bertso saio feministen agenda

Datozen egunetako bertso saio feministen agenda bildu du Estitxu Eizagirre Kerejeta ARGIAko kazetariak Gaitzerdi blogean.

 

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, greban

Eraikuntza sektoreko UTE Miramon enpresan martxoaren 1etik daude greban, baita gaur ere noski. Sindikatu bakarra ELA da, eta enpresan dituen hiru ordezkarietatik, bi emakumeak; euretako bat errepidean aritu ohi da lanean. Horrek harridura eragiten die gizon batzuei, nonbait, sindiatuko goi karguak barne. Hemen artikulu osoa.

 

Salaketa Bilbon: "Eusko Jaurlaritzak ez ditu emakumeak biolentzia matxistatik babesten"

Bilboko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean Lanbide eta duintasuna dokumentalaren emanaldia antolatu dute Bizkaiko hainbat emakume elkartek eta kolektibo sozialek. "Eusko Jaurlaritzak ez gaitu babesten biolentzia matxistatik. Eskubide sozialen defentsan" lelopean hainbat lagun bildu dira. Mobilizazioaren helburua Lanbideren "kriterio eza" salatzea izan da. Biolentzia matxista jasan duten emakumeek laguntza sozialak eskura ditzaten trabak jartzen ditu Lanbidek, antolatzaileen ustez.

Lanbideren jarrerari buruzko argipenak bildu dituzte "Lanbide gure kuleroetatik at!" izeneko dokumentuan.

Antolatzaileak: Argilan, Argitan (Barakaldoko Emakumearen Aholkularitza Zentroa), Bizkaiko Etxeko Emakume Langileen elkartea, Baietz Basauri!, Berri-Otxoak (Barakaldo), Brujas y Diversas, Danok Lan (Galdakao), Elkartzen, Munduko Emakumeak, Posada de los Abrazos eta SOS Arrazakeria.

 

“Etxeko zaintzei esker da posible ordaindutako lana”

Ekonomia feminista izan du hizpide Maider Iriarte Legardon Lanki Ikertegiko kideak Info7 irratiko Zebrabidea saioan. “Ordaindutako lana soilik baloratzen den gizartean bizi gara”. Etxe kanpoan lan egin ahal izateko ordea, etxe barruko lan “ikusezina” egiten da egunero: erreprodukzioa, zaintza lana eta nekazari txikien lana.

Emakumezkoek egiten dituzte lan horiek gehienetan, eta gizarteak, oro har, ez ditu baloratzen; are gehiago, zigortu egiten ditu. “Haurrak izateko adin tartean dagoen emakumea baino, nahiago dute dagoeneko haurrak dituen emakumea kontratatu”. Iriarteren esanetan, lan horiek egungo sistema ekonomikoaren iraunkortasuna bermatzen dute.

“Kontsumoan oinarritutako egungo ereduek kontsumitzaile potentzialak soilik ikusten dituzte etxe barruan. Etxeetan ere ekoiztu egiten da, hau da, produkzio guneak dira, eta bizitza eta giza baliabideak sortzen dira: etxeko zaintzei esker da posible ordaindutako lana”.

 

 

Martxoaren 8a instituzioetan

Hainbat instituziok bat egin du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin. 15 puntuko erakunde adierazpen bateratu bat irakurri dute Donostiako Udalean, esaterako.

Bestalde, EH Bilduko Bilboko zinegotzi Aitziber Ibaibarriagak salatu du bere amatasunagatik eskaturiko bozka delegaturako eskubidea ukatu diola Bilboko Udal Gobernuak. 

 

Feminismoa da...

"Emakumeak gizaki direlako ideia erradikala da feminismoa".

CUPeko kideek Angela Davisen hitzekin murala egin dute.

 

REAS: "Ekonomia solidarioa izango da, feminista baldin bada"

"Ekonomia Solidarioak, pertsonen biziari, beraien beharrizanei, lan eta gaitasunei balioa emanez, logika kapitalista apurtzeko helburuarekin jaio zena, ikuspegi kritiko feminista gaineratu behar du eredu sozioekonomiko hau bidezkoagoa eta zuzenagoa den beste batean bihurtu nahi baldin badu", dio REAS sareak plazaratutako prentsa-oharrak. "Emakumeei merezi duten protagonismoa eman nahi izanez gero, euren parte-hartzea eta jabekuntza sustatzen duten neurriak hartu behar ditugu. Nahiz eta ekonomia solidarioan emakume langileen portzentajea handiagoa izan, erabaki esparruetan oraindik ez da berdintasuna lortu".

Emakumeak zientzia eta teknologiaren esparruan

Zientzia eta teknologiaren alorrean nabarmendu diren emakumeak gogoratu nahi izan dituzte Iametza Interaktiboko kideek, Emakumeok ere kodea ulertzen dugu artikuluan. Historiak sarritan alboratu ditu emakumeak. Artikuluan hainbat adibide jaso dituzte: Chieko Asakawa, Margaret Hamilton, Hedy Lamarr, Ada Lovelace, Grace Murray Hopper...

 

Gaurko ekitaldien agenda, Bilgune Feministaren webgunean

Bilgune Feministak martxoaren 8an (edo hari lotuta) Euskal Herrian egingo diren ekitaldien zerrenda oparoa jaso du bere webguneko agendan. Hona hemen lotura: http://bilgunefeminista.eus/eu/Agenda

 

Saioa Iraola: "Hau ez da gure bakea! Feminismoak egingo gaitu herri!"

Saioa Iraola Euskal Herriko Bilgune Feministako kidearen hitzak jaso ditu Info7 irratiak:

"Bake hitza izan dugu hizpide azken urte hauetan Euskal Herrian. Nahiz eta jada diskurtso politiko hegemonikoetan, bakea, segurtasunagatik ordezkatu duten agintari politikoek. Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok, bakea: giza eskubideekin, garapen sozialarekin eta naturarekiko errespetuarekin lotutako epe ertain eta luzeko prozesu konplexu gisa ulertzen dugu".

Entzun audioa osorik

Emakumeen Eguneko karteletan gizonezko liderren aurpegiak erabiltzea kritikatu diote Podemosi

Martxoaren 8rako zenbait afixa Pablo Iglesias eta Iñigo Errejon alderdiko zuzendaritzako kideen aurpegiekin egitea leporatu dio batek baino gehiago Podemosi, sare sozialen bitartez batik bat.

Martxoaren 8rako Podemosek egindako karteletako bat, Pablo Iglesiasen aurpegiarekin.

 

Ia hiru emakume langiletik bat kontratu partzialarekin ari da; gizonen kasuan, %7

"Lanean diharduten emakumeen %31k kontratu partzialak dituzte. Datu hori, gizonezkoen kasuan, %7 da", esan du Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiak.

 

"Feminismoak egingo gaitu herri" testuko bost esaldi gogoetarako

Euskal Herriko Bilgune Feministak martxoaren 8aren harira argitaratu duen "Hau ez da gure bakea! Feminismoak egingo gaitu herri" testuak "bakea" edo "krisia" hitzei gaur egun ematen zaien adierak azpian gordetzen duena atera du argitara. Bost esaldi hautatu ditugu.

Gureak bailiran hartu ditugu zenbait gerra, nahiz eta ez gaituzten kontuan hartu. Horrela, arazo handiak behin konponduta, soluzio-bidean jarriko zirelakoan geunden. Baina ez dugu konfiantzarik jada, ez baitago horretarako borondaterik
Emakumeok ez gara “bakean” bizi, ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan

Burujabetza feminista ez dugu egoera ideal, estatiko eta mugiezin baten gisara irudikatzen, prozesu dinamiko eta momenturo aldakorra izango den ipar moduan baizik
Etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko norabidea, eztabaida sozial anitzen ondorioz zehazten joango gara. Prozesu honek egingo gaitu herri
Boterea hartzea gaitasun politikoa eta intzidentzia irabaztea dela ulertzen dugu, mapa politikoa baldintzatu ahal izateko, hartzen ari diren erabaki eta neurrietan eragiteko eta aldaketa sozialaren oinarriak markatu ahal izateko
Biharko ordezkari politikoen agendan?

Lehen mailako arazo politikoa da emakume eta gizonen eskubide berdintasuna, baina gaur egungo politikariei kosta egiten zaie gaia euren agendetan behar bezala txertatzea. Euskal Herriko alderdi eta mugimendu politikoek gazte erakundeak ere badituzte ordea: zer diote martxoaren 8an? Gaurko aukeratu dituzten lema batzuk bildu ditugu. Hurrengo belaunaldiko ordezkari politikoek bestelako lehentasuna emango ote diete feminismoari?

EGI

"Zuri dagokizu" lema aukeratu dute EAJ alderdiko gazteek martxoaren 8an berdintasuna eskatzeko.

Ernai

Ernai antolakundeak berriz, "Neska gazteok iraultzarako prest" lemarekin patriarkatuaren kontrako borroka eta kapitalismoaren aurkakoa uztartu dituzte.

Gazte Abertzaleak

EA alderdiko gazteek "Eskubideak errealitate bihurtuz" leloa aukeratu dute gaurko egunerako.

Juventudes Socialistas

PSNren gazteek matxismoa "desprogramatzea" proposatzen dute euren mezu nagusian.

Emakumeen lan baldintza prekarioak salatu dituzte ELAk eta LABek

Gehiengo sindikala osatzen duten ELAk eta LABek ere martxoaren 8ko berdintasun aldarrikapenekin bat egin dute euren esparrutik: "Gehiago balio duzu: lan duina bizimodu duina izateko" lema aukeratu du ELAk eta LABek berriz eskaera zehatza ekarri du bere kartelera: 35 orduko lanaldia, 1.200 euroko soldata eta aukera berdintasuna.

Gazteek jasotzen dituzten mezu sexistetan jarri du arreta Emakundek

Gazteek jasotzen dituzten mezu sexistetan jarri du arreta Emakundek, aurtengo Emakume Langileen Nazioarteko Egunerako kanpainarako. Azaldu dutenez, mezu horiek dira generoen arteko botere harremanak "bere horretan betikotzen" dituztenak.

 

Emakume presoak, sarritan ahazten den problematika

Martxoaren 8arekin bat eginez asko aipatzen ez den problematika jarri du mahai gainean Sare herritarrak: emakume presoen egoera.

 

Aldarri feministekin margotu dituzte Bilboko autobusak

Twitterren @erreharria erabiltzaileak zabaldu duenez, Bilboko autobus publikoak aldarri feministaz margotuta agertu dira gaur goizean.

 

Arratsaldean manifestazioak bost hiriburuetan

“Feministok Iraultzarako prest!” leloa hautatu du Koordinadora Feministak. Mobilizazioak iragartzeko egindako prentsaurrekoan, kapitalismoaren logika aldatu eta bizitzaren jasangarritasun bermatzen hasteko garaia dela azpimarratu dute. Gaur egungo krisi egoeran eskubide galera emakumeen kasuan askoz larriagoa izaten da, nabarmendu dutenez.

Halaber, indarkeria matxista kolpeak eta hilketak baino gehiago direla gogorarazi dute: “Egiturazko indarkeria da”. Zentzu horretan, apirilaren 9an egingo den manifestazio nazionalerako deialdia berretsi eta adierazi dute ez dagoela bakeaz hitz egiterik emakumeen aurkako eskubideak sistematikoki urratzen diren honetan.

Hauek dira hiriburuetan egingo diren manifestazioetarako deialdiak:

-Baiona: Apezpiku Etxearen aurrean, 18:15ean.

-Bilbo: Arriagan, 19:30ean.

-Donostia: Bulebarrean, 19:00etan.

-Gasteiz: San Anton Plazan, 20:00etan.

-Iruñea: Gazteluko Plazan, 20:00etan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude