argia.eus
INPRIMATU
Martxelo Otamendi eta David Fernandezen hitzaldi bat eragotzi du Madrilgo Hezkuntza Kontseiluak
  • Madrilgo Lope de Vega institutuan ziren hitzaldia ematekoak Berriako zuzendaria eta CUPeko parlamentaria ostiralean, baina Atochako Abokatuen Zentroan egingo dute azkenean, ordu berean.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko urriaren 09a
Erabakitze eskubideari buruz aritzekoak ziren Otamendi eta Fernandez, Zergatik goaz izenburu duen hitzaldian. (Arg: www.ara.cat)

Erabakitze eskubideari buruz aritzekoak dira Otamendi eta Fernandez,  "Zergatik goaz?" izenburu duen hitzaldian.

Antolatzaileek Lope de Vega institutuarekin kontratu bat sinatu zuten hitzaldia bertako aretoan egingo zela hitzartuz, baina asteazken honetan jaso dute ikastetxearen ezezkoa.

Antolatzaileei jakinarazi dietenez, Lope de Vega institutuari debekatu egin diote “edozein joera ideologikoko ekitaldi politikoak” egiteko aretoa alokatzea.

Agindu hori  “goi mailako instantzietatik” jaso duela argudiatu du ikastetxeak.