Martxan jarri dute Alternatiben Herria finantzatzeko diru-bilketa herrikoia

  • Ekainaren 2an, Iruñean, Alternatiben Herria egingo dugu. Egunean zehar, Iruñeako alde zaharra herri txiki bat bihurtuko dugu, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez betez. Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean… aurrera eramaten ari garen alternatibak eta proiektuak erakutsi nahi ditugu Alternatiben Herrian. .


2018ko apirilaren 25an - 13:22

Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean… aurrera eramaten ari garen alternatibak eta proiektuak erakutsi nahi ditugu Alternatiben Herrian. Eta erakustearekin batera, informazioa partekatu, elkar ezagutu, gure artean gogoeta egin eta eztabaidatu… Denon artean konplizitatea, aliantza, konfiantza… behar eta nahi ditugun, gure alternatiba ezberdinak saretzeko eta indartzeko. Horrela bakarrik aldatuko dira gauzak!

Ekainaren 2an, Iruñean, Alternatiben Herria egingo dugu. Egunean zehar, Iruñeako alde zaharra herri txiki bat bihurtuko dugu, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez betez. Mobilizazio eraikitzailea, denontzako tokia eginez.

Alternatiba desberdinak ezagutaraziko ditugu, jarduera ezberdinen bitartez: hitzaldiak, mahai inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak, janaria, edaria. Zuen ideien eta ekarpenen zain eta irrikitan gaude!

Alternatiben Herria, “Bizitza burujabea eskubide osoz” lemapean, gizarte eredu berri baten alde lan egiten dugun pertsonek eta taldeek antolatzen ari garen ekimena da. Ekainak 2an Iruñean egingo den egun osoko ospakizunerako eta gogoetarako festa nahi du izan. Irabazi asmorik gabeko egitasmo soziala da. Izaera irekia dauka, beraz, helburuarekin bat egiten duen edozein pertsonak edo taldek atxekitu daiteke prozesuan zehar nahi dutenean. Anitza izatea eta Nafarroako ahalik eta alternatiba gehien biltzea helburu duen ekimena da. Pertsonen beharrak erdigunean jartzen dituen eredu sozial berria landu nahi dugu. Horretarako, alternatiba desberdinak erakutsi eta eztabaidatu nahi ditugu egunean zehar. Alternatibak hausnartzeko, hitzaldiak eta bilerak antolatuko dira eta programari gorputza emango dioten gaiak, sozialak, energetikoak, elikadurari lotutakoak, feministak, hizkuntzari lotutakoak, ekonomikoak, politikoak etab. izango dira.

Iruñeako Alde Zaharra Alternatiben Herri bihurtuko dugu bere azoka, hitzaldi, mahai inguru, tailer, emanaldi, antzerki musika, janari eta edariekin.

Alternatibak lantzerakoan, sei ardatz nagusi definitu ditugu. Hauek, egun bateko programazio zabalean ikustaraziko direnez, Iruñeko erdigunean, espazio tematiko gisa landuko dira eta “auzo” deituko ditugu:

- Ekonomia auzoa: finantzak, txanpona, ekonomia sozial eraldatzailea,  aberastasunaren banaketa, enplegua…

- Herriak eta lurra: energia subiranotasuna, klima aldaketa, hondakinak, mugikortasuna, elikadura burujabetza, kontsumoa…

- Parte hartzea, demokrazia, burujabetza: eredu ekonomiko, soziala, kulturala eta politikoa erabakitzeko eskubidea, parte hartze soziopolitikoa, prozesuak, herrien arteko elkartasuna…

- Bizi anitzak eta duinak: jatorria, identitatea, sexu, funtzionalitataren inguruko aniztasunaren kudeaketa, bizitzaren iraunkortasuna…

- Arragoa: euskal hizkuntza, hezkuntza, euskal Kultura…

- Haurren Hiria edo errepublika: Pertsonen garapen askerako, eredu positiboak, eraikitzaileak eta askatasunezko ekimenak oinarrizko elementuak direla uste dugun heinean, haurren espazioak arreta berezia izango dute.

Alternatiba desberdinen elkartezagutza eta sarea indartzea bilatzen du egun honek.

'Itsulapikoa' guneak eskaintzen du Iruñeko Alternatiba Herriaren finantziazioan laguntzeko aukera.

ZERK BULTZATZEN ZAITU ETA NORI DOAKIO PROIEKTUA

Bizi gaituen sistema honek alternatibarik ez duela errepikatzen digute behin eta berriz, baina ez da egia. Mozkinak bilatu ordez bizitzaren iraunkortasuna bilatzen duten proiektu asko daude, gure esku dauden alternatiba praktikoak direnak.

Dauden alternatiba desberdin horiek guztiak elkarrekin erakutsi nahi ditugu, eta alternatiba horien sarea eraikitzen lagundu. Alternatiba desberdinak ezagutzeaz gain, alternatiba desberdinen inguruan hausnarketa sustatu nahi dugu, eta alternatiba bizitza ona dela erakusteko, festa giroan egin nahi dugu eguna: animazio eta jan-edanekin.

Egun eder bat pasa nahi duten adin guztietako jendeari egiten diegu dei, egun osoan zehar egitarau oparoa aurkitu baitute Alternatiben Herrian.

CROWDFUNDING KANPAINAREN HELBURUAK

- Jendeari erakutsi alternatibak badaudela.
- Alternatiba horiek erakutsi eta gure eskura jarri.
- Alternatiba desberdinen artean elkar ezagutu.
- Alternatiba desberdinen inguruan hausnartu.
- Bertako eta garaiko produktuak, produktu ekologikoak, produktu artisauak dastatu.

Crowdfundingean parte hartzeko: https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/alternatiben-herria-irunea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alternatiben Herria Iruñean
2018-06-04 | Ahotsa.info
Eredu sozial berri bat posible eta beharrezkoa dela erakutsi du Alternatiben Herriak Iruñean

Alternatiben Herrian esperientzia eta proiektu ezberdinak kaleratu ziren Iruñean larunbatean, Ahotsa.inforen erreportaje honetan ikusi daitekeen bezala. Antolatzaileen esanetan, larunbatean argi geratu zen alternatiba ugari direla eta posible dela beste mundu eraikitzea.


Iruñea, Alternatiben herria
Bai Margaret, posible da

Klimaren hondamendia, hori da seguruenik gaur egungo krisi globalaren ondorio ikusgarriena. Donald Trumpen etorrerak brintzak sortu dituen arren, horren inguruko kontsentsua handia da: gure planetak sendabideak behar ditu. Euskal Herrian Baionan egin zen asmo horren aldeko lehen... [+]


Amaia Zufia, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkaria
"Beste mundu bat eraiki dezakegula ideologikoki sinestea giltzarri da"

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkaria da. Iruñean jaio zen eta 28 urte bete berri ditu Zufiak. Bilgune feministako kide da eta, hortik egin du jauzi Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartara eta Alternatiben Herrira. Azken honek, baietzari indarra emateko,... [+]


2018-06-01 | ARGIA
Alternatiben Herriak hamaika alternatiba erakutsi ditu Iruñean

Baionan egin zen Alternatiben Herriaren lehen ekitaldia 2013an. Bilbon errepikatu zen esperientzia 2015ean eta ekainaren 2an Nafarroaren txanda da: IIruñeko Alde Zaharrean ospatuko da eguna. Hantxe izango da ARGIA eta antolatutakoaren jarripena egingo dugu.

 


Eguneraketa berriak daude