argia.eus
INPRIMATU
Martxan da EHrZ, Europako hizkuntza gutxituetako musikarien topaketa
  • Dagoeneko zazpigarren ediziora iritsi da Euskal Herria Zuzenean festibalak antolatzen duen EHrZ topaketa. Garapenean eta hedapenean mugatuak ala baldintzatuak diren kulturak bultzatzeko asmoz, konpilazio bat osatzeko asmoa dute, aurten ere, lehiaketa bidez aukeratutako talde amateurrekin.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko otsailaren 13a
Zazpigarren edizioa izango du aurtengoan EHrZ topaketak. (Argazkia: EHZ).

Otsailaren 28ra bitarte irekita dago topokatan izena emateko epea festibalaren webgunean. Parte hartzeko baldintza nagusiak dira beraiek sortutako hiru kantu bidaltzea, talde amateurra izatea, auto-ekoiztuak izatea eta ordezkatzen duten hizkuntz gutxituan kantatzea. Konpilazioa osatuko duten taldeak bozketa bidez aukeratuko dira eta horietako batzuk, festibalean jo ahal izango dute uztailean.

Pasa den urtean mundu guztiko taldeei parte hartzeko aukera zabaldu zitzaien arte, EHrZ lehiaketa Euskal Herrian zentratzen zen. Horrela, guztira 90 taldek izena eman zuten 2014an, 15 nazio ordezkatuz. Hauetariko hamaika musika taldek izan zuten festibalean jotzeko aukera.