Martxan da Baionako Zizpa gaztetxea

  • Egun guztiko festarekin ireki ditu ateak. Dagoeneko aurkeztu dute erregularki aurrera eramango dituzten ekintzen programa; eragile andanak hartuko du parte.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urtarrilaren 26an - 08:16

Baionako gazteek beraien ideia eta proiektu propioak aurrera eramateko gunea izango da. Ekintza ugari antolatu dute dagoeneko, eta hiriko eragile desberdinek erabiliko dute gunea. Programa ikusteko: baionakogaztetxea.wordpress.com

Gaztetxearen aldeko borroka luzea izan dute Baionan. Izan ere, Patxa mugimenduaren garaian etxe hutsak okupatu eta biziberritzeari ekin zioten, eta Patxoki izenez ezaguna den lokala biziarazi zuten. Ordutik, izan da bestelako esperientziarik ere. 2000. urtean, esaterako, gazte belaunaldi berri batek Baionako lehenengo gaztetxea ireki zuen, jabe pribatu batekin negoziatu ostean. Baina, jabeak jasandako presioak medio, espaziorik gabe geratu ziren hilabete gutxira. 

Egungo belaunaldia 2008an hasi zen batzen, eta, okupazioaren aukera aztertu aurretik, Herriko Etxearekin negoziatzeko hautua egin zuen. 2013an Baionako Gazte Asanbladak herriko etxearekin akordio bat lortzeko saiakerak egiten zituen bitartean, herriko etxearen esku zegoen lokal bat okupatu zuten. Gorabehera asko izan dituzte azken urteetan, baina akordio batera iritsi dira, eta garaipen gisa bizi dute, belaunaldi guztiek egindako lanari esker lortutakoa. Espero dute Udalean egongo diren indar politiko desberdinekin adostasunean lan egiteko aukera izatea, gaztetxea belaunaldiz-belaunaldi transmitituko duten tresna izan dadin.

[Albiste hau lizentzia libreari esker ekarri dugu hona Topatu.eus ataritik; testu originala hemen aurkituko duzu]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


Eguneraketa berriak daude